Kategoria: Berriak
Kategoria: Berriak
IRUÑEKO 1. EPAITEGIAK LARGETSI ETA ARTXIBATU EGIN DU CONCEPCION EDO GILEK TORTURENGATIK AURKEZTUTAKO KEREILA
2023ko apirilaren 27an, Maria Teresa Reta Cárcamo epaileak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko titularrak, erabaki du Concepcion Edo Gilek aurkeztutako kereila largetsi eta artxibatzea. Kereila duela bi hilabete jarri zuen CEAQUAren bidez (Kereila Argentinarra Sostengatzeko Estatuko Koordinadora), 1973an, Iruñeko Poliziaren Komisarian jasan zituen torturengatik, 19 urte bertzerik ez zuela. Polizia batzuek kolpatu zuten, burutik oinetaraino, bereziki
InfoKereila bat aurkeztuta Iruñeko auzitegietan tortura polizialengatik
Gaur, asteartean, otsailak 21, Iruñeko Auzitegietan kereila kriminal bat aurkeztu da María Concepción Edo Gilek jasandako torturengatik, Iruñeko Poliziaren Komisarian egon zen bitartean. 1973ko ekainaren 19an, kereilaria, orduan 19 urte zituena, atxilotu zuten Motor Ibérica enpresako greba batekin loturik. Greba horrek, beranduago, bide eman zion greba orokorrari Nafarroan, ekainaren 14an, segizio handia izan zuena. María
InfoLAU URTE ETA LEHENENGO EGUNA BEZALA
Gaur den egunean, urtarrilaren 21ean, baina 2019koan, 1978ko uztailaren 8an gauzaturiko eraso polizialaren zenbait biktimak, Sanfermines 78 Gogoan! eta Iruñeko Peñen Federazioarekin batera, Iruñeko epaitegietan kereila bat jarri zuten. Xedea, hauxe: 1983an behin behinean itxi ziren sumarioak berriro irekitzea, horretarako, gertaera horiek gertatu zirenetik iraganiko 44 urteotan erdietsitako froga eta lekukotza berriak ekarrita. Lau urte
InfoSanfermines 78: gogoan! Jardunaldiak
Heldu den astean, 18tik (asteartea) 21era (ortziralea), biak barne, Sanfermines 78: gogoan! elkarteak urtero egiten dituen JARDUNALDIAK gauzatuko ditu. “TRANTSIZIOA ETA GIZA ESKUBIDEAK: ERREPRESIOA, TRATU TXARRAK, TORTURAK…” da aurtengo goiburua, agerian paratu nahi baitugu indarkeria polizialak izan zuen funtsezko eginkizuna, bai Diktaduran bai Trantsizioan. Jardunaldi hauek formatu eta eduki askotarikoak izatea nahi dugu. Lehendabiziko egunean,
InfoEgia Osoa ekimena
Ekimena, Iruñeko aitzinako komisaria, bai eta Guardia Zibilaren Iruñeko Kuartela ere, frankismoan atxilotze, tratu txar eta toturako zentroak, memoria tokitzat deklaratuan izan daitezen. Nafarroako Memoria Historikoaren Tokiei buruzko abenduaren 26ko 29/2018 Foru Legeak honela deskribatzen ditu aipaturiko tokiak: “Memoria historikoaren tokia gune fisiko bat da, Nafarroan dagoena eta halakotzat deklaratuta eta inskribatuta, eta Foru Komunitatearen
Info2022ko uztailak 8
Beste urte bat iraganik 19878ko uztailaren 8ko gertaera haietatik, zeinetan, polizia bestetako bihotzean oldarka sartu baitzen, tiroak botaz, hil eginez, zauriak eraginez, kolpatuz, inor bereizi gabe. 44 urte gertatu zenaren memoriari atxikiz. Eta, haize-kolpe handiei hauskaitz eusten dieten ihi basak bezala, gure ahaleginean tinko segitzen dugu. Zergatik jarraitzen dugu, urtez urte, German Rodriguezen oroimeneko hilarri
Info1978KO SANFERMINAK: ZORIA ETA BEHARRA
Aurten 40 urte beteko dira Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa onetsi zenetik. Haren bidez, Nafarroa Nazio espainiarraren barruko komunitate autonomiko gisara eratu zen. Jakina denez, lege hori ez zen erreferendumaren mende paratu, beste autonomia estatutuekin, ordea, egin zen bezala. Izan ere, 1982ko maiatzean, Nafarroako Foru Parlamentuko foru erregimeneko batzordean, atzera bota
InfoSanfermines 78 gogoan! eta Iruñeko Peñen Federazioak elkarrekin antolatu dituzte uztailaren 8ko ekitaldiak
Heldu den uztailaren 8an, beste behin, elkarrekin deitzen ditugu gure hiriko herritar guztiak, 13:00etan, Germanen hilerri ondoan eginen dugun elkarretaratzean parte hartzera, zezenketan eginen den isiltasun minutuarekin bat egitera eta, ondoren, pankartak bildurik, isiltasunean, hilarriraino joanen diren Peñak laguntzera, han, Germani eta 1978ko sanferminetako biktima guztiei beren omenaldia eginen baitiete. Aurten Sanfermines 78: gogoan! elkarteak
InfoZEZEN-PLAZAREN MENDEURRENEKO ERAKUSKETAK 78AN GERTATUTAKOA DESITXURATU DU
Sanferminak 78: gogoan! Taldeak 1978ko Sanferminetako gertakariak Iruñeko Kondestable erdigunean dagoen zezen-plazaren mendeurreneko Erakusketan jaso diren modua kritikatzen du. Sanferminak 78: gogoan! Ekimenak lehenik eta behin agurtu nahi du gure hiriko zezen-plazaren mendeurrenari buruzko argazki-erakusketak 1978ko uztailaren 8an, Polizia plazan sartu zenean, gertatutakoa argazki eta testu batean jaso izana. Aurrekoa esanda, bi iritzi eman nahi
InfoKrimen frankisten zigorgabetasunaren aurka Bruselan
Ekainaren 21ean eta 22an, Sanferminetako 78: gogoan! eta Iruñeko Peñen Federazioko ordezkaritza bat, Euskal Herriko beste talde memorialistekin batera (Martxoak-3, Goldatu…), Europako Parlamentura joan gara CEAQUAko (Argentinako Kereilari Laguntzeko Estatuko Koordinakundea) ordezkaritza baten barne. Helburua zen Espainiako Estatuan indarrean dagoen zigorgabetasun-eredua salatzea, oraindik ere ez baititu ikertu eta epaitu krimen frankisten erantzuleak (hilketak, desagerpenak, esklabo-lana,
Info