LAU URTE ETA LEHENENGO EGUNA BEZALA

LAU URTE ETA LEHENENGO EGUNA BEZALA
urtarrila 22, 2023 No Comments Albisteak,Berriak ekimena

Gaur den egunean, urtarrilaren 21ean, baina 2019koan, 1978ko uztailaren 8an gauzaturiko eraso polizialaren zenbait biktimak, Sanfermines 78 Gogoan! eta Iruñeko Peñen Federazioarekin batera, Iruñeko epaitegietan kereila bat jarri zuten. Xedea, hauxe: 1983an behin behinean itxi ziren sumarioak berriro irekitzea, horretarako, gertaera horiek gertatu zirenetik iraganiko 44 urteotan erdietsitako froga eta lekukotza berriak ekarrita.

Lau urte iraganik, ezinezkoa zaigu azaltzea gure salaketak, zenbait epaitegitan, pairatu dituen bueltak eta ibilbide bihurria. Erran dezakegun gauza bakarra da aurkeztu genuen egunean bezalako egoeran gaudela: aurkeztu zenetik iragandako denbora luzea izanda ere, ez dugu behin betiko erabakirik izapidera onartua izan den ala ez jakiteko.

Erran ohi da, arrazoi osoz, justizia geldoa ez dela justizia. Eta hau da horren adibide garbia.

Babes judizial azkarra eta eraginkorra erdiesteko dugun eskubidea galdatzen dugu. 1978ko sanferminetan pairatutako indarkeria polizialaren biktimek eskubidea dute justizia egin dakien. Horrek erran nahi du erantzuleak identifikatu behar direla eta bidezko epaiketa egin behar zaiela.

Gertaera izugarri haiek ezin dira zigorrik gabe gelditu. 1978ko sanferminetan gauzaturiko eraso polizialarengatik egia, justizia, ordaina eta berriro ez gertatzeko bermeak lortzeko bidea ez daiteke atzeratu ezta egun bat gehiago ere.

Epaitegien jarduna galdatzen dugu, indarkeria polizialak urratu zituen eskubideak eta askatasunak babestu eta berrezartzeko betebeharra baitute.

Hori eskatzen dugu uste baitugu gertaera haiek auzitara eramatea justifikaturik gabeko erasoarengatik ordaina ematea dela gaurko jendarteari. Eta, orobat, hori delako zuzenbide estatu bat finkatzeko modua.

Mila esker etorri izanagatik. Hau bertze mugarri bat da 44 urtez luzatu den ahaleginean.

About The Author

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude