1978ko GERTAERAK

Zalantzarik gabe, 1978ko sanferminetan jazotako gertaerak Trantsizioko garaian polizia espainiarrak gauzaturiko bereizketarik gabeko indarkeria kriminalaren pasarte larrienetako bat izan ziren. Egun haietan bi gazte erail zituzten, hamaika pertsona balaz zauritu zituzten eta ehunka lagun artatu behar izan zituzten osasun zentroetan. Hogei mila pertsona zeuden zezen plazan eta han benetako tiroak bota zituen poliziak. Hura hustu ondoren, Iruñeko karrikak suntsitu zituen. Aurrekoagatik ere, harengatik ez zuten poliziarik auzipetu, juzgatu edo kondenatu. Inpunitatea erabatekoa izan zen. Martin Villa orduko Barne ministroa zen eta, ondorioz, gertakari haietako erantzule politiko nagusia.