Peñen ikerketa

Peñen ikerketa

Lehen momentutik, Iruñeko Peñek funtsezko eginkizuna izan dute, denboran zehar gertaerak argitzeko eta justizia eskatzeko konpromisoa mantendu baitute. Sortu zen Ikerketa Batzordeko motor nagusia izan ziren eta kaltetuen lekukotasunak, gehiegikeria polizialen salaketak, aitorpenak, zaurituen datuak, kalteak e.a.eskuratu zituzten. Horrek guztiak bide eman zion 1978ko sanferminei buruzko lehen dossierra argitaratzeari.

Iruñeko herriarekin duten konpromiso moral hori mantendu da urte hauetan zehar. 1988an, peñek bigarren dossierra argitaratu zuten: “San Fermín 1978/1988, castigo a los culpables, herriak ez du barkatuko”. Urtero, peñek gertaera haien oroitzapena mantendu dute, uztailaren 8an haiei buruzko pankartak zintzilikatuz eta zezen plazatik isiltasunean ateraz German erori zen tokiraino. Orobat, peñek, uztailaren 11 orotan Joseba Barandiaran omentzen dute Astigarragan. Horrek guztiak ekarri ditu eginbide polizialak irekitzea, atxiloketak (1982an, kasu), zigor ekonomikoak, e.a.