Policia Nacionalaren gorespenaren aurka

Policia Nacionalaren gorespenaren aurka
urtarrila 31, 2024 No Comments Berriak ekimena

Sanfermines 78: gogoan! elkarteak salatu du heldu den otsailaren 2an, sanferminetako eskaileraren bigarren egunean, San Lorenzo elizan Polizia Nazionalari erakutsi nahi zaion “gorespena”, “sanferminetako segurtasunean izan duen “funtsezko zeregina” dela eta.

Joan den urtarrilaren 1ean, Iruñeko San Lorenzo elizan (San Fermin kapera) “sanferminetako eskaileraren” lehendabiziko meza eman ondoren, Javier Leoz bertako erretoreak iragarri zuen bigarren eskailera-mailan, heldu den otsailaren 2an egin beharreko horretan, Polizia nazionala fundatu zuteneko 200 urteak goretsiko direla, kidego horrek “sanferminetako segurtasunean izan duen zeregina” dela eta.

Honen aitzinean, gure elkarteak salatu baino ez dezake egin poliziaren eliza-gorespen horrek dakarren zurikatzea, izan ere, kidego hori, alde handiz, izan baita Iruñeko populazioari sanferminetan bortizkien eraso diona.

1978ko sanferminetan jazotako gertaerez ari gara. Haietan, zezenketa bukatuta, zezen plazan karga polizial basati eta bidegabearen ondoren, poliziak, inor bereizi gabe, tiro egin zuen bertan zeuden milaka pertsonaren aurka. Horretarako, funsgabe, haien borrak, goma balak, ke poteak, gas negar-eragileak eta benetako tiroak erabili zituzten.

Beranduago, eraso poliziala hurbileko karriketara zabaldu zen eta gazte bat, German Rodriguez, poliziaren tiroek hil zuten. Horretaz gain, hamaika lagun izan ziren balaz zauriturik eta 300en bat artatuak izan ziren ospitaleetan makadurengatik, hausturengatik, zauri larriengatik, keak eta gasek intoxikaturik… Txosten ofizial batean, Poliziak berak aitortu zuen 4.153 goma pilota, 657 ke pote, 1.138 pote negar-eragile eta benetako 134 bala jaurtiki zituela.

Gauzak horrela, zer asmo du San Lorenzo parrokiak eta bertako erretore Javier Leozek Poliziaren omenaldi horrekin? Gure aldetik, salatu baino ez dezakegu egin, isiltasun eta inpunitate politika sustatzen laguntzen duelako, Poliziak gauzatutako eta Martin Villa zuzentzen zuen Barne ministerioak babestutako Estatu krimen hari dagokionez.

Horregatik, herritarrei dei egiten diegu San Lorenzo parrokiari eta bertako erretore Javier Leozi espresuki beren errefusa adieraztera (telefonoak. 948.22.53.71 eta 829.44.37.77; e-mail: patxileoz@telefonica.net) Polizia Nazionalaren omenaldi hori ospatzeaz, uste baitugu horrek hiri honetako memoria historikoari erasotzen diola eta poliziak inoiz aitortu ez dituen erantzukizunak ezkutatzen dituela.

Iruñea, 2024ko urtarrilaren 30a.

SANFERMINES 78: GOGOAN!

About The Author

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude