Egilea: ekimena

Egilea: ekimena

SANFERMINETAKO ESKAILERA. BERTSIO KLERO-POLIZIALA
Image otsaila 9, 2024 Albisteak,Berriak,Iritzia ekimena

Sanferminetako eskailera ospakizun ludikoa da, joan den mende erdialdean Iruñean sortua, “uno de enero, dos de febrero, tres de marzo….” kantak markatutako erritmoari jarraikiz, sanferminak gero eta hurbilago daudela ospatzeko. Horretan, mota guztietako koadrilak biltzen dira urtarrilaren batean, otsailaren bian… uztailaren 6ko txupinazora gorputzak ongi koipeztatuak irits daitezen. Baina egun batean, Elizak, plater oro txirimizkatzeko

Info
Martín Villaren aurkako elkarretaratzea, Tres Reyes hotel aitzinean
Image otsaila 8, 2024 Albisteak,Berriak ekimena

Hemen gaude, frankismoa izan zenaren eta bere errepresio kriminalaren adierazle garbiena, egun oraindik bizirik dagoena, Iruñean egotea errefusatzeko. Martin Villari errateko ez dugula hemen nahi, joan dadila eta ez dadila sekula itzul. Rodolfo Martin Villa frankista izan zen eta frankista da, harrokiro frankista. Gaztetatik Falange Espainiarreko kidea, ondoren mota guztietako karguak izan zituen Diktaduran eta

Info
Martin Villa elkarretaratzea
Image otsaila 5, 2024 Albisteak,Deialdiak ekimena

Otsaila 8, osteguna, 19:15ean. Tres Reyes hotelaren aurrean.

Info
Policia Nacionalaren gorespenaren aurka
Image urtarrila 31, 2024 Berriak ekimena

Sanfermines 78: gogoan! elkarteak salatu du heldu den otsailaren 2an, sanferminetako eskaileraren bigarren egunean, San Lorenzo elizan Polizia Nazionalari erakutsi nahi zaion “gorespena”, “sanferminetako segurtasunean izan duen “funtsezko zeregina” dela eta. Joan den urtarrilaren 1ean, Iruñeko San Lorenzo elizan (San Fermin kapera) “sanferminetako eskaileraren” lehendabiziko meza eman ondoren, Javier Leoz bertako erretoreak iragarri zuen bigarren

Info
Nafarroako Auzitegiak 1978ko sanferminetako kereila artxibatu du eta Auzitegi Konstituzionalan helegitea aurkeztuko da
Image urtarrila 23, 2024 Albisteak,Berriak ekimena

2019ko urtarrilean kereila bat paratu genuen 1978ko sanferminetan, Iruñean, gauzatutako eraso polizialari buruzkoa. Sanfermines-78: gogoan! elkarteak, German Rodriguezen ahaideek, gertaera haietan larriki zauritutako zenbait pertsonak eta Iruñeko Peñen Federazioak izenpetu genuen. Ondoren, kereila hori Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Parlamentuaren sostengua hartu zuen. Bortz urte iraganik eta Instrukzioko zenbait epaitegitatik eta Nafarroako Auzitegi Probintzialetik egindako ibilbide

Info
Jardunaldiak “Memoria, Mugimendu feminista, Trantsizioa. 1975-1985”
Image urria 29, 2023 Albisteak,Berriak ekimena

Trantsizioko protagonista nagusiak ez ziren izan historia ofizialak aipatzen dizkigun supergizon haiek (Juan Carlos, Adolfo Suárez, Felipe González, Santiago Carrillo, Tierno Galván, Xabier Arzalluz, Del Burgo,…), milaka lagunen ahalegina eta borroka baizik.lan eta ikasketa zentroetatik, kale, plaza eta auzoetatik, sindikatuetatik eta gizarte talde oso ezberdinetatik egunez egun erauzten joan ziren, ahalegin eta lan handiz, eta

Info
2023ko uztailak 8
Image uztaila 9, 2023 Albisteak,Berriak ekimena

HITZAK ETA SOINUAK INPUNITATEAREN AURKA 1978ko sanferminetan Iruñeko populazioaren aurka gauzatutako eraso polizial kriminaletik dagoeneko 45 urte iragan direlarik, gaur, German Rodriguezen eta Joseba Barandiaranen erailketak gogoratu nahi ditugu modu berezian. Gertaera haiei buruz isilarazitako eta ezabatutako memoriak hastapenetik erantzun sozial zabala izan du. Krimen haren lekuko izan ziren milaka pertsonak transmititu dute, bakoitzak bere

Info
Uztailak 8rako deialdia
Image uztaila 3, 2023 Deialdiak ekimena

13:00-etan Germanen hilarrairen ondoan (Orreaga et.)

Info
Hitzak eta soinuak inpunitatearen aurka
Image uztaila 3, 2023 Albisteak,Berriak ekimena

1978ko uztailaren 8a. Iruñeko zezen plaza. Zezenketa bukatutakoan, peñak eta bere txarangak hasi dira hondarrera jausten ohiko irteera abiatzeko. Polizia espainiarra oldarka sartu da kailejoitik, jendea kolpatuz eta tiroak botaz. Gomazko piloten burrunbak isilarazi du bonbo eta txunden soinua.Tiro-hotsek isilarazi dituzte gaitak, tronpetak eta saxofoiak. Besta-kantak izu eta amorru garrasi bihurtu dira. Karrikan, bertze horrenbertze.

Info
IRUÑEKO 1. EPAITEGIAK LARGETSI ETA ARTXIBATU EGIN DU CONCEPCION EDO GILEK TORTURENGATIK AURKEZTUTAKO KEREILA
maiatza 12, 2023 Albisteak,Berriak ekimena

2023ko apirilaren 27an, Maria Teresa Reta Cárcamo epaileak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko titularrak, erabaki du Concepcion Edo Gilek aurkeztutako kereila largetsi eta artxibatzea. Kereila duela bi hilabete jarri zuen CEAQUAren bidez (Kereila Argentinarra Sostengatzeko Estatuko Koordinadora), 1973an, Iruñeko Poliziaren Komisarian jasan zituen torturengatik, 19 urte bertzerik ez zuela. Polizia batzuek kolpatu zuten, burutik oinetaraino, bereziki

Info