Sanfermines 78: gogoan! Jardunaldiak
Sanfermines 78: gogoan! Jardunaldiak
Heldu den astean, 18tik (asteartea) 21era (ortziralea), biak barne, Sanfermines 78: gogoan! elkarteak urtero egiten dituen JARDUNALDIAK gauzatuko ditu.
“TRANTSIZIOA ETA GIZA ESKUBIDEAK: ERREPRESIOA, TRATU TXARRAK, TORTURAK…” da aurtengo goiburua, agerian paratu nahi baitugu indarkeria polizialak izan zuen funtsezko eginkizuna, bai Diktaduran bai Trantsizioan.
Jardunaldi hauek formatu eta eduki askotarikoak izatea nahi dugu. Lehendabiziko egunean, asteartean, hilak 18, “La secreta de Franco. La Brigada Político-Social de la Dictadura” liburuaren aurkezpena eginen du haren egileak. 19an, asteazkenarekin, mahai-inguru bat eginen dugu, Poliziak gauzatutako tratu txar eta torturen inguruan. Gaiarekin lotutako profesionalek (psikiatra, soziologoa) eta Nafarroako Torturatuen Sareko kide batek hartuko dute parte, hori guztia aztertzeko.
Ortzegunean, Bartzelonan gauzatutako herritarren eta erakundeen ekimena aztertuko dugu, poliziaren bertako aitzinako komisaria memoria zentro bilakatzea xede duena. Azkenik, 21ean, ortziralearekin, “Bi arnas” torturari buruzko dokumentala proiektatuko dugu. Bertan haren zuzendariak eta protagonista nagusietako batek hartuko dute parte.
