Egia Osoa ekimena

Egia Osoa ekimena
urria 12, 2022 No Comments Albisteak,Berriak ekimena

Ekimena, Iruñeko aitzinako komisaria, bai eta Guardia Zibilaren Iruñeko Kuartela ere, frankismoan atxilotze, tratu txar eta toturako zentroak, memoria tokitzat deklaratuan izan daitezen.

Nafarroako Memoria Historikoaren Tokiei buruzko abenduaren 26ko 29/2018 Foru Legeak honela deskribatzen ditu aipaturiko tokiak:

 “Memoria historikoaren tokia gune fisiko bat da, Nafarroan dagoena eta halakotzat deklaratuta eta inskribatuta, eta Foru Komunitatearen interesekoa, memoriaren ondare historikoa den aldetik, bertan garrantzi bereziko gertaerak izan zirelako, 1936ko kolpe militarraren eta ondoko errepresio frankistaren ondorioz herritarren kontra erabilitako errepresioarekin eta bortxakeriarekin lotutakoak”.

Lege hori aplikaturik, eta hainbat ekimen sozial eta instituzionalek bultzaturik, memoria tokitzat deklaratu dira Nafarroan, besteak beste, honako esparruak: Memoriaren Parkea (Sartaguda), Teileriako Hilobia (Elo), Otxoportilloko Leizea (Urbasa), Erreniegako Hobien Oroigarria, Loitiko gaina, Nafarroako atzerriratuei dedikaturiko esparrua (Elizondo), German Rodriguezen oroimeneko hilarria eta “Gogoan” eskultura (Iruñea, 1978ko Sanferminak), e.a.

Halaber, abian da Nafarroako Gobernuaren proiektu bat (Bakearen eta Bizikidetzaren Zuzendaritza Nagusia) Iruñean (Aralar karrikan), Oroigarri bat egiteko 1936ko kolpe militarraren ondoren, frankismoak atxilotutako eta eraildako pertsonen oroimenez, bai eta tenore hartan Iruñean izan ziren atxilotze zentro batzuk oroitarazteko ere: Eskolapioak, Salestarrak, La Merced komentua, La Perrera…

Dena den, Foru lege hori ez da oraindik aplikatu frankismoaren hamarkada luzeetan, atxilotze, errepresio eta mota guztietako eskubide eta askatasun demokratikoen urraketa zentroak izan ziren esparruetan. Horri dagokionez dauden ikerketa historiko ugariez gain, hor dugu Nafarroako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoko Kriminologia Institutuari eskatutako txostena. Bertan zehaztu dira Nafarroan, 1969tik 1978ra bitarte, jasandako tortura eta tratu txarren 169 kasu. Orobat, hartan azpimarratu da giza eskubideen urraketa horietarik gehienak Poliziaren Iruñeko aitzinako komisariaren egoitzan (Gobernuaren egungo Ordezkaritza, Paulino Caballero karrikatik sartuta), eta Guardia Zibilaren Iruñeko komandantzian (Galizia etorbidean) gauzatu zirela.

Hori dela eta, tenore hartan atxilotuak izan ginen eta aipatutako zentroetan tratu txarrak eta torturak pairatu genituen zenbait lagunek, Nafarroan, frankismoan zehar, izandako errepresioa ikertu dugun historialari eta orduan auzitegietan pertsona haiek defendatu genituen abokatu batzuek bultzatu dugu ekimen hau, abenduaren 26ko 29/2018 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, Memoria Tokitzat deklaratuak izan daitezen ondoko hauek:

  • Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzaren gaurko eraikineko sailak (beheko planta eta sotoa, Paulino Caballero karrikako sarreratik), frankismoan han kokatu baitzen Poliziaren Iruñeko Komisaria, atxilotze, galdeketa, tratu txar, tortura eta giza eskubideen beste urraketa batzuen zentroa izan zena.
  • Guardia Zibilaren Iruñeko gaurko Komandantziaren sailak zein, frankismoan, atxilotzeko, galdeketak egiteko, tratu txarrak eta, torturak eragiteko eta giza eskubideen urraketetarako erabili baitziren.

Bi eraikin horietako sarreretan, toki ikusgaian eta irakurtzeko modu errazean, plaka bana paratuko da, bertan aurreko guztia agertuko delarik.

Azkenik, ekimen hau sustatzen dugunok, Nafarroako Gobernuari eskatzen diogu beharrezko diren erabakiak hartu eta egoki diren kudeaketak egin ditzan, Poliziaren Iruñeko aitzinako komisariako esparruak Nafarroan, frankismoan, gauzatutako giza eskubideen urraketei buruzko Oroigarri bat egiteko erabiliak izan daitezen.

Iruñea, 2022ko iraila

Lehenengo bultzatzaileen zerrenda

1.- ATXILOKETAK, TRATU TXARRAK ETA TORTURAK

1.- ANTON MURGIONDO, Elías.
2.- ARBIZU, Martín.
3.- ARMENDARIZ, Xabier.
4.- BELASKO, Javier.
5.- BEORLEGI, Iñaki.
6.- BOSQUE, Gloria.
7.- CABASES, Isabel.
8.- COMES, Jesús.
9.- EDO, Concepción.
10.- ERDOZAIN, Mikel
11.- ETXARTE, José Miguel.
12.- FELIU, Juan Mari.
13.- GOÑI, Iñaki.
14.- GOÑI, Julen.
15.- JAUNARENA, Xanti.
16.- MUNARRIZ GOMARA, Julia.

2.- MEMORIA HISTORIKOAREN TALDEAK

1.- AMAPOLA DEL CAMINO – BIDEKO MITXINGORRIA (Nafarroa).
2.- AUTOBÚS DE LA MEMORIA – MEMORIAREN AUTOBUSA.
3.- ALTAFFAYLLA Kultur Taldea (Tafalla)
4.- EUSKAL MEMORIA (Nafarroa)
5.- FOSAS DEL PERDÓN – ERRENIEGAKO HILOBIAK.
6.- MARAVILLAS LAMBERTO, Asociación (Larraga)
7.- NAFARROAKO TORTURATUEN SAREA – RED DE PERSONAS TORTURADAS DE NAVARRA.
8.- PUEBLO DE LAS VIUDAS – ALARGUNEN HERRIA (Sartaguda)
9.- SANFERMINES 78: GOGOAN!, (Iruñea)
10.- TELERIAKO AHAZTUAK (Monreal)
11.- ZURBAU (Oltza)

3.- ABOKATUAK

1.- COMPAINS, José Mari.
2.- GURRUTXAGA, Felipe.
3.- URUÑUELA, Pepe.
4.- ZABALETA, Patxi.

4.- HISTORIALARIAK

1.- ALDAVE MONREAL, Esther.
2.- ARIZKUN CELA, Alejandro.
3.- CHUECA INTXUSTA, Josu.
4.- ESPARZA SARALEGI, José Mari.
5.- LÓPEZ LAKABE, Eduardo.
6.- MADARIAGA ORBEA, Juantxo.
7.- MAJUELO GIL, Emilio.
8.- MENDIOLA GONZALO, Fernando.
9.- MIKELARENA PEÑA, Fernando.
10.- PAUL ARZAK, Juainas.
11.- PÉREZ IBARROLA, Nerea.
12.- SALINAS RAMOS, Konsue.
13.- SATRUSTEGI ANDRES, Imanol

About The Author

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude