Kategoria: Berriak
Kategoria: Berriak
Uztailaren 8a koronabirusaren garaian: “Krabelinak Germanentzat, Martin Villa epaitu”
Koronabirusak eragindako pandemiak gure eguneroko bizimodua leherrarazi du, konfinamenduaren pean jarriz eta askatasun oinarrizkoenak murriztuz. Ez ditugu ondorio guztiak igartzen baina apustua egin dezakegu ez direla krisi sanitariora soilik murriztuko. Ondorio ekonomiko, sozial eta politikoak ere eraginen ditu. Gobernuaren kontsigna birusa menderatu behar dela izan da, lehenbailehen normaltasunera itzultzeko. Alta, zer normaltasun motara nahi dute
Info2020ko uztailaren 8rako deialdien aurkezpena
Koronabirusak sorrarazitako pandemiak, konfinamenduak eta askatasun oinarrizkoen murrizketak eragina izan dute egun hori prestatzeko egiten dugun kanpainan. Horregatik bertan behera utzi behar izan ditugu programatutako jarduera guztiak, pertsonen osasuna lehendabiziko tokian jarrita.Halere, heldu den uztailaren 8an, presente izanen gara goiburu honekin: “Krabelinak Germanentzat, Martin Villa epaitu”. Gure deialdia, beste batzuen artean, da 11:00etatik 13:00ak bitarte
InfoMartin Villa epaitu: Giza Eskubideak edo inpunitatea
Gaur, abenduak 10, ezin dugu Giza Eskubideen Eguna ospatu. Egia, justizia, erreparazioa eta Estatuko indarkeriaren biktimentzako ez errepikatzeko bermeak aldarrikatzen ditugun pertsona guztientzat, gaur Inpunitatearen Eguna izaten jarraitzen du. Gaur ez da Giza Eskubideen Eguna, gaur Inpunitatearen eguna da, duela hamarkada batzuetatik bizi garen egun bera. Horregatik espero genuen bihar, abenduak 11, azkenean egutegiaren orria
InfoZoido eta Marlascaren aurkako kererila dokumentazioa ezkutatzeagatik
Sanfermines-78: gogoan! elkarteak eta Fermín Rodríguez Saizek, 1978ko sanferminetan, Iruñean, polizia espainiarrak tiroz hildako German Rodriguez Saizen anaiak, kereila bat jarri dute gaur, dokumentuak deuseztatu edo ezkutatzeagatik ustezko delitu batengatik, Zigor Kodearen 413. artikuluan jasota dagoena. Kereila ondoko hauen kontra dago zuzenduta: Juan Ignacio Zoido Álvarez, PPren aurreko gobernuko Barne ministroa, Fernando Grande Marlasca, PSOEren
InfoBerriro ere badugu plaka
Behin, bi, hiru, lau aldiz hautsi, dinamitatu, lapurtu eta pintatu zuten Germanen hilarria eta beste horrenbeste aldiz birjarri eta garbitu genuen. Eta orain hor dirau, zutik eta tente, inork menderatu ezin izan duela. Hilabete eskas batean, behin, bi, hiru aldiz lapurtu dute Gogoan eskultura honen plaka; hautsi eta lapurtu dute paratutako behin behineko kartela eta
InfoGogoan monumentuaren aurkako hirugarren erasoa hilabete batean
Sanferminak 78: gogoan herri ekimena herri ekimenak Gogoan monumentuaren aurkako eraso berri bat salatu nahi du. Gogoratu behar da 2019ko uztailaren 22tik 25era bitartean Gogoan monumentuaren azpian jarritako plaka lapurtu zutela, “1978ko Sanferminetan izandako polizia-erasoaren biktimak gogoratzeko”. 1978ko Sanferminetan jasandako polizia erasoaren biktimen oroipenean “. Uztailaren 27an, Karlos III.a eta Orreagako etorbideen elkargunean bildu ginen,
InfoBerriro apurtu dute Gogoan monumentuaren plaka eta zakur kaka jarri dute haren gainean
Joan den gauean, Sanfermines-78: gogoan eskulturaren oinean jarritako behin-behineko plaka, duela 20 egun lapurtutakoa ordezkatzeko, pertsona “ezezagunek” erauzi eta puskatu dute, eta horiek txakur-gorotzak jarri dituzte haien gorpuzkien gainean. Plakak honako testu hau zuen: “En recuerdo a las víctimas de la agresión policial sufrido durante los Sanfermines de 1978 – 1978ko Sanferminetan pairatutako polizia erasoaren
InfoGogoan monumentuaren plakaren lapurketa: memoriaren aurkako eraso berri bat
2018ko ekainaren 29an, 1978ko sanferminetako gertaeren 40. urtemugaren karietara, Gogoan monumentua inauguratu genuen. Hiri erasoaren aldeko omenaldia zen. Dora Salazar artistak egindako eta kolektiboki ordaindutako estatuarekin nahi genuen irudikatu populazio baten kontra nahita eragindako basakeria eta, orobat, justiziarik eta ordainik gabe iragandako 40 urte hauetan izandako inpunitatea. Plakaren testuak honela zioen: “1978ko Sanferminetan pairatutako polizia
InfoGermani omenaldia 2019
Berriro ere, 1979az geroztik egin dugun bezala, Germanen hilarriaren inguruan gaude. Joan den urtean, gogoratuko duzuenez, ekitaldi zentrala Udal plazan egin genuen, 1978ko sanferminetako 40. urtemugan zehar gauzatutako jardueren bukaera gisa. Hitzordu garrantzitsua izan zen baina, Germanek maite zituen mendietan bezala, Aralarren zein Pirinioetan, badira zapaldu eta zeharkatu beharreko gailur gehiago. Urte honek fidelki islatzen
Info