Memoria eta Justizia, orain eta hemen

Memoria eta Justizia, orain eta hemen
apirila 24, 2021 No Comments Albisteak,Berriak ekimena

Bitxia da, eta aldi berean lotsagarria, gaur hemen egotea, Justizia Jauregiaren aurrean, injustizia bat salatzeko.

Salatu nahi duguna da, Lege berriak, Memoria Demokratikoaren alorrean arurrerapausua suposatzen duen arren, espiniar inpunitate ereduak indarrean jarraituko duela.

Adibide bezala, azkeneko urteetan espainiar tribunalek artxibatu eta onartu ez dituzte kereilak:

  • Iruñeko eta Sartagudako Udalek aurkeztutakoak
  • Germán Rodríguezen senitartekoek aurkeztutakoa
  • Edota 36ko Estatu-kolpearen biktimen senitartekoek, edo frankismoaren edota transizio faltsuaren biktima edo senitartekoek aurkeztutakoak.

Zentzu honetan, urte guzti hauetan judikaturak mantendu duen konplizitatea, puntu eta amaierako legislazio baten babespean, agerikoa da. Lege Aurreproiektu honekin frankismoaren amaieratik egin den EGIA, JUSTIZIA eta ERREPARAZIOAren aldarria ez da bermatzen.

Frankismoaren biktimek ozeanoa gurutzatu behar izan dute justizia eta erreparazioa lortu ahal izateko, Servini epaileak argentinan irekitako auziaren bitartez.

Gertatutakoa ezkutatu eta ixilduaraztez ASKI DA. Eta ez dira soilik

gertakariak, badira gertakariekin batera, biktimak, eta batez ere, biktimarioak.

HEMEN ETA ORAIN

Exigitzen diegu Nafarroako Parlamentuko ordezkariei eta Nafarroako Diputatuen Kongresuko ordezkariei, Ausardia eta lan egin dezatela Lege Aurreproiektu honek dituen gabeziaz zuzentzeko, (eta) gure gizartean erroturiko inpunitate frankistarekin amaitzeko. BEHINGOZ.

Hemen elkartu garen sindikatu, koletibo eta elkarte memorialista ezberdinek, hainbat gaietan sakontzea ere nahi dugu:

  • Langile klaseak pairatutako errepresioa.
  • Emakumeek jasandako errepresio modu espezifikoak: ile-mozketak, errizino olioa, bortxaketak, umiliazio publikoak edota deserriratzeak.
  • Gaur egun oraindik ere diru publikoa eta babes instituzionala jasotzen duten elkarte, fundazio eta kolektibo faxistak desagertzea.
  • Eta azkenik, lan esklabuaren kontura aberastu ziren enpresak salatzeko ekintza abiaraztea.

Horregatik guztiagatik Nafarroako eta Estatu osoko ordezkari politikoei exigitzen diegu Memoria Demokratikoaren Lege serio eta ausart bat.

NI UN PASO ATRÁS

MEMORIA Y JUSTICIA AQUÍ Y AHORA

MEMORIA ETA JUSTIZIA HEMEN ETA ORAIN

About The Author

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude