Kategoria: Berriak

Kategoria: Berriak

Errekurtsoa 1978ko gertaereko kereilaren largetsiaren aurka
Image urria 13, 2020 Albisteak,Berriak ekimena

SANFERMINES-78: GOGOAN! ELKARTEAREN EKIMENAK BERE KEREILA LARGETSI ETA ARTXIBATU ONDOREN Sanfermines-78: Gogoan! elkarteak, German Rodríguezen senideek, gertaera haietan zaurituriko pertsona batzuek, Iruñeko Peñen Federazioak eta Iruñeko Udalak jarritako kereila, Nafarroako Parlamentuak sustengatua, largetsi eta artxibatzea erabaki du Iruñeko 5. Epaitegiak berriki emaniko auto batean. Horrek, berriz ere, agerian uzten du Justiziaren eta Nafarroako herritar eta

Info
Kontzentrazioa: Martin Villa epaitu
Image iraila 3, 2020 Albisteak,Berriak ekimena

Gaur eguerdian, Iruñeko epaitegien aurrean, Sanfermines 78 gogoan, Martxoak 3 eta Goldatu elkarteek deituriko elkarretaratzea egin da. Bertan, frankismoak errepresaliatu zenbait pertsona eta memoria historikoaren inguruko elkarteak egon dira, Egia, Justizia, Ordaina eta berriro ez gertatzeko bermeak galdatzeko. Orobat, Iruñeko, Gasteizko, Lizarrako, Errenteriako, Arrasateko, Bergarako, Elgetako, Zizurko eta Irungo udaletako ordezkariak etorri dira, bai eta

Info
Uztailaren 8a koronabirusaren garaian: “Krabelinak Germanentzat, Martin Villa epaitu”
Image uztaila 7, 2020 Albisteak,Berriak ekimena

Koronabirusak eragindako pandemiak gure eguneroko bizimodua leherrarazi du, konfinamenduaren pean jarriz eta askatasun oinarrizkoenak murriztuz. Ez ditugu ondorio guztiak igartzen baina apustua egin dezakegu ez direla krisi sanitariora soilik murriztuko. Ondorio ekonomiko, sozial eta politikoak ere eraginen ditu. Gobernuaren kontsigna birusa menderatu behar dela izan da, lehenbailehen normaltasunera itzultzeko. Alta, zer normaltasun motara nahi dute

Info
2020ko uztailaren 8rako deialdien aurkezpena
Image uztaila 6, 2020 Albisteak,Berriak,Deialdiak ekimena

Koronabirusak sorrarazitako pandemiak, konfinamenduak eta askatasun oinarrizkoen murrizketak eragina izan dute egun hori prestatzeko egiten dugun kanpainan. Horregatik bertan behera utzi behar izan ditugu programatutako jarduera guztiak, pertsonen osasuna lehendabiziko tokian jarrita.Halere, heldu den uztailaren 8an, presente izanen gara goiburu honekin: “Krabelinak Germanentzat, Martin Villa epaitu”. Gure deialdia, beste batzuen artean, da 11:00etatik 13:00ak bitarte

Info
Martin Villa epaitu: Giza Eskubideak edo inpunitatea
Image abendua 10, 2019 Albisteak,Berriak ekimena

Gaur, abenduak 10, ezin dugu Giza Eskubideen Eguna ospatu. Egia, justizia, erreparazioa eta Estatuko indarkeriaren biktimentzako ez errepikatzeko bermeak aldarrikatzen ditugun pertsona guztientzat, gaur Inpunitatearen Eguna izaten jarraitzen du. Gaur ez da Giza Eskubideen Eguna, gaur Inpunitatearen eguna da, duela hamarkada batzuetatik bizi garen egun bera. Horregatik espero genuen bihar, abenduak 11, azkenean egutegiaren orria

Info
Zoido eta Marlascaren aurkako kererila dokumentazioa ezkutatzeagatik
Image urria 31, 2019 Albisteak,Berriak ekimena

Sanfermines-78: gogoan! elkarteak eta Fermín Rodríguez Saizek, 1978ko sanferminetan, Iruñean, polizia espainiarrak tiroz hildako German Rodriguez Saizen anaiak, kereila bat jarri dute gaur, dokumentuak deuseztatu edo ezkutatzeagatik ustezko delitu batengatik, Zigor Kodearen 413. artikuluan jasota dagoena. Kereila ondoko hauen kontra dago zuzenduta: Juan Ignacio Zoido Álvarez, PPren aurreko gobernuko Barne ministroa, Fernando Grande Marlasca, PSOEren

Info
Berriro ere badugu plaka
Image iraila 28, 2019 Albisteak,Berriak ekimena

Behin, bi, hiru, lau aldiz hautsi, dinamitatu, lapurtu eta pintatu zuten Germanen hilarria eta beste horrenbeste aldiz birjarri eta garbitu genuen. Eta orain hor dirau, zutik eta tente, inork menderatu ezin izan duela. Hilabete eskas batean, behin, bi, hiru aldiz lapurtu dute Gogoan eskultura honen plaka; hautsi eta lapurtu dute paratutako behin behineko kartela eta

Info
Gogoan monumentuaren aurkako hirugarren erasoa hilabete batean
Image abuztua 23, 2019 Albisteak,Berriak ekimena

Sanferminak 78: gogoan herri ekimena herri ekimenak Gogoan monumentuaren aurkako eraso berri bat salatu nahi du. Gogoratu behar da 2019ko uztailaren 22tik 25era bitartean Gogoan monumentuaren azpian jarritako plaka lapurtu zutela, “1978ko Sanferminetan izandako polizia-erasoaren biktimak gogoratzeko”. 1978ko Sanferminetan jasandako polizia erasoaren biktimen oroipenean “. Uztailaren 27an, Karlos III.a eta Orreagako etorbideen elkargunean bildu ginen,

Info
Berriro apurtu dute Gogoan monumentuaren plaka eta zakur kaka jarri dute haren gainean
Image abuztua 14, 2019 Albisteak,Berriak ekimena

Joan den gauean, Sanfermines-78: gogoan eskulturaren oinean jarritako behin-behineko plaka, duela 20 egun lapurtutakoa ordezkatzeko, pertsona “ezezagunek” erauzi eta puskatu dute, eta horiek txakur-gorotzak jarri dituzte haien gorpuzkien gainean. Plakak honako testu hau zuen: “En recuerdo a las víctimas de la agresión policial sufrido durante los Sanfermines de 1978 – 1978ko Sanferminetan pairatutako polizia erasoaren

Info