Berriro apurtu dute Gogoan monumentuaren plaka eta zakur kaka jarri dute haren gainean
Berriro apurtu dute Gogoan monumentuaren plaka eta zakur kaka jarri dute haren gainean
Joan den gauean, Sanfermines-78: gogoan eskulturaren oinean jarritako behin-behineko plaka, duela 20 egun lapurtutakoa ordezkatzeko, pertsona “ezezagunek” erauzi eta puskatu dute, eta horiek txakur-gorotzak jarri dituzte haien gorpuzkien gainean.
Plakak honako testu hau zuen: “En recuerdo a las víctimas de la agresión policial sufrido durante los Sanfermines de 1978 – 1978ko Sanferminetan pairatutako polizia erasoaren biktimen oroipenean”. Eskultura 1979ko uztailaren 19tik dago inskribatuta Nafarroako Memoria Historikoaren tokien artean, eta, horretan oinarrituta, Nafarroako Gobernuari dagokio hura kontserbatzea, babestea eta mantentzea ( Abenduaren 26ko 29/2018 Foru Legearen 10. artikulua).
Nafarroako Parlamentuko Batzorde Iraunkorrak eta Iruñeko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak akordio bat onartu zuten lehen lapurreta gertatu eta hurrengo egunetan. Akordio horretan, besteak beste, gertatutakoa argitzeko eta erasoaren egileei dagozkien administrazio-neurriak aplikatzeko neurriak har zitzatela eskatzen zitzaien inplikatutako erakundeei.
Hala eta guztiz ere, eta eraikin publikoetatik (Foru Ogasuna), pribatuetatik (Caixaren egoitza nagusia) eta politikoetatik (PPren egoitza) gertu egoteagatik eskulturak segurtasun-neurri bereziak dituen leku batean egon arren, denbora laburrean bigarren eraso hori gertatu da, zigorgabetasun osoz. Ondorio horietarako, adierazi behar da eskulturatik metro gutxira hainbat grabazio-kamera daudela, horietako bat udalarena. Kamera horietan, zalantzarik gabe, aurreko lapurretaren eta eraso berri horren irudiak daude jasota.
Hori guztia dela eta, Sanfermines-78: gogoan! Ekimenak legeak eskatzen duena bete dezala eskatzen dio Nafarroako Gobernuari, eta, ondorioz, ebatsitako plakari ahalik eta azkarren erantzun diezaiola. Era berean, eskatzen dugu Foruzaingoak eta Udaltzaingoak ahalik eta arreta handienaz jardun dezatela beharrezko ikerketak egiten, Iruñeko eta Nafarroako memoria historikoaren aurkako eraso hori argitu eta zigortu gabe gera ez dadin.
Iruñea, 2019ko abuztuaren 14a