1978ko sanferminei buruzko informazioa bilatzen ari gara

1978ko sanferminei buruzko informazioa bilatzen ari gara
otsaila 28, 2021 No Comments Albisteak,Berriak ekimena

Sanfermines 78 Gogoan! elkarteak eta Iruñeko Peñen Federazioak elkarlaneko proiektu bat abiatu dute, gertaera haiei eta, batez ere, Peñen Ikerketa Batzordeari loturiko dokumentazioa eta informazioa berrikusteko.

Herritarrek pairatu zuten eraso basatiaren ondoren, Peñen Batzordea protagonista izan zen, hasiera batean Hiriko Egiaren Batzordean eta, geroago, Peñen Ikerketa Batzordean. Lekukotasunak bildu ziren, epaitegietan eta Kongresuan egon ziren, Gobernu Zibileko pertsonekin bilerak egin zituzten… Lan horren guztiaren emaitza “Castigo a los culpables” (Errudunei zigorra) izenburuko dossierra izan zen, 1988an, gertaeretako hamargarren urtemugan, argitaratua.

Oro har, gertaerekin loturiko informazioa eta, bereziki, Ikerketa Batzorde hark egindako lanarekin loturikoa bildu eta digitalizatzea da ekimen honen xedea. Urteak dira artxibo lana egiten ari garela gertaera tragiko haiekin zerikusia duen informazio oro gehitzeko: prentsa zatiak, agiriak, argazkiak, eranskailuak…

Horregatik guztiagatik, Ikerketa Batzorde harekin eta egun haietako gertaerekin loturiko informazioa eta/edo dokumentazioa duen pertsona orori eskertuko diogu gurekin harremanetan jar dadin, ondoko helbide elektroniko hauetan:

federacionip@hotmail.com
info@sanfermines78gogoan.org

About The Author

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude