Herri Defendatzaileari kexa, 1978ko sanferminetan gertatutakoa ikertzeko trabengatik

Herri Defendatzaileari kexa, 1978ko sanferminetan gertatutakoa ikertzeko trabengatik
apirila 16, 2021 No Comments Albisteak,Berriak ekimena

Fermin Rodriguezek, 1978ko sanferminetan poliziaren tiroek hil zuten German Rodriguez Saizen anaiak, Estatu espainiarreko Arartekoari KEXA bat jarri dio Estatuko Administrazioak 1978ko sanferminetako gertaerez izan duen funtzionamendu eta jardunari buruz.

Kexan, gertaera haien ikerketan 43 urte hauetan nozitutako prozeduraren gorabeherak kontatu ondoren, ondoko hau adierazi du: hortik ondorioztatzen da, 1978ko sanferminetan Iruñean jazotako gertaerei dagokienez, eragozpen, oztopo eta ezkutatze errepikatu eta argian oinarritutako  jardun administratiboa (Barne eta Defentsa ministerioak, batez ere) izan dela. Jokabide horrek sinatzaileari eta gertaera haietako biktimei informaziorako duten eskubidea ukatu die eta, horretaz gain, eragin handia izan du irekitako sumario judizialen izapide eta ebazpenetan, bai eta gertaerak ikertzeko interesa azaldu duten zenbait erakunderen  (Foru Parlamentua, Espainiako Kongresua) jardunean ere.

Aurkeztutako kexaren legezko euskarri gisa ondoko hauek aipatzen dira: Arartekoari buruzko apirilaren 6ko 3/1981 Lege Organikoa, Espainiako Konstituzioa, Administrazio publikoen administrazio prozedurari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legea.

Azkenik, kexan Arartekoari eskatzen dio behar bezalako jardunak egin ditzan hari igortzeko 1978ko sanferminetan poliziak eragin zuen eraso poliziari buruz Administrazioko (Barne eta Defentsa ministerioak, nagusiki) artxibo eta erregistroetan dagoen dokumentazio guztia. Bereziki, aipatzen du Barne Ministerioaren txosten hirukoitza (“Martin Villa txostena”), gertaera haien inguruan espresuki egina; Polizia Armatuaren Ikuskaritza Nagusiaren gobernuko informazioa, gertaera haiei buruzkoa; Nafarroako Orden Publikoaren Batzordeko aktak, 1978ari dagozkionak; Nafarroako Gobernari Zibilak urte horretan egindako urteko memoria eta aipatutako txostenak egiteko oinarri izan zuten dokumentazio oro (lekukoen frogak, adituenak, maila baxuagoko txostenak…)

About The Author

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude