Kategoria: Albisteak
Kategoria: Albisteak
MARTIN VILLA ERRUDUN
Konzentrazioa. Urriak 23, 12:30etan, Germanen oroitarrian (Orreaga etorbidea)
InfoAzkenean justizia 1978ko sanferminetako gertaerendako!
Argentinako kriminal eta zentzate arloko 1. Epaitegi Federalak, María Romilda Servini de Cubría buru duela, Rodolfo Martin Villa auzipetzea erabaki du, penalki homizidio delitu larriagotuaren erantzule-egiletzat hartzen baitu, gizateriaren aurkako krimenen testuinguruan, gutxienez ere lau hilketatan (Pedro María Martínez Ocio, Romualdo Barroso Chaparro, Francisco Aznar Clemente, 1976ko martxoaren 3an, Gasteizen gertatutakoak eta Germán Rodríguez Saiz,
InfoMartin Villa prozesatuta giza eskubideen aurkako erailketengatik
Servini epaile argentinarrak Martin Villa prozesatu du giza eskubideen aurkako erailketengatik. Gasteizko martxoaren 3ko eta 1978ko Sanferminetako hilketak dira prozesamenduaren oinarri. Herri garaipenen handia.
InfoKASAY – NO OS IMPORTE MATAR (VideoLyric)
Kasayk, Burlatako rapero eta musikariak, 78ko uztailaren 8ko gertakariei buruzko abesti bat argitaratu berri du, “No os importa matar” izenekoa. Abestiaren You Tubeko esteka pasatu digu, entzun dezazuen.
Info43 urte justiziarik gabe
Jada 43 urte dira justiziarik gabe 1978ko sanferminetako gertaerengatik. Eta, urtez urte, segitzen dugu Germanen oroimenezko hilarri honen inguruan biltzen. Aurten, gainera, 16 elkarteen sostenguarekin. Frogatzen ari gara Memoria betekizun soziala dela. Zauriak ez daudela itxita eta tratamendua emateko modu bakarra dela Egia, Justizia eta Ordaina aldarrikapenak aintzat hartzea. Gobernu espainiarrak Memoria Demokratikoari buruzko Legearen
InfoUztailak 8: hitzordua Germanen hilarri ondoan
43 urte jada, 1978ko sanferminetan, poliziak eraso bereizi gabea gauzatu zuenetik. Denbora luze honetan, Gobernu zentralak ez du inoiz gertaera haietan izandako erantzukizuna bere gain hartzeko adierazpenik egin. Orobat, ez die barkamena eskatu gertaera haietako biktimei. Ez hori bakarrik. Horretaz gainera, jardun arau izan du frogak ezkutatzea eta edozein ikerketa judizial edo partikularri zangotrabak paratzea.
InfoUztailak 8 – 43 urte justiziarik gabe
11:00 – 12:59 -> Lore eskaintza13:00 -> EkitaldiaHilarrian (Orreaga etorbidean)
InfoMemoria Osoa bizikedetzaren alde, Giza Eskubideen urraketen arteko diskriminaziorik ez
Memoria Osoa sarean osatzen dugun Euskal Herriko elkarte memorialistok (1) dei egiten diegu Euskal Herriko herritarrei Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Nazionalaren inaugurazio egunean mobilizatzera, zentro horren planteamendu diskriminatzailea salatzeko. “Memoria osoa bizikidetzaren alde, giza eskubideen urraketen arteko diskriminazioari ez” lelopean, Memoria Osoa sareko ordezkariek, giza eskubideen urraketa guztiak aintzat hartzen dituen memoria integralaren alde lanean
InfoMemoria eta Justizia, orain eta hemen
Bitxia da, eta aldi berean lotsagarria, gaur hemen egotea, Justizia Jauregiaren aurrean, injustizia bat salatzeko. Salatu nahi duguna da, Lege berriak, Memoria Demokratikoaren alorrean arurrerapausua suposatzen duen arren, espiniar inpunitate ereduak indarrean jarraituko duela. Adibide bezala, azkeneko urteetan espainiar tribunalek artxibatu eta onartu ez dituzte kereilak: Iruñeko eta Sartagudako Udalek aurkeztutakoak Germán Rodríguezen senitartekoek aurkeztutakoa
InfoElkarretaratzea “Memoria eta Justizia: hemen eta orain!” eskatzeko
30 kolektibok baino gehiagok bat egin dute Memoria Demokratikoaren Lege berriak frankismoaren krimenak ikertzea eta horren arduradunak auzipetzea bermatzeko ekimenarekin. MEMORIA ETA JUSTIZIA Manifestu hau sinatu dugun talde memorialistek, sindikatuek, kolektibo feministek, pentsiodunen elkarteek eta kultura-elkarteek urteak daramatzagu borrokan Espainiako Estatuak isiltasunean eta ahanzturan oinarrituriko inpunitate-politiken aurka, erregimen frankistak egindako gizateriaren kontrako krimenei dagokienez. 1936ko uztailaren 18ko
Info