Trantsizioa: errepresio isilaraziak

Trantsizioa: errepresio isilaraziak
otsaila 5, 2019 No Comments Berriak,Deialdiak ekimena

Jardunaldi hauekin Trantsizioa eta hartatik eratorri zen guztia aztertu nahi izan dugu, baina ez ikuspuntu politiko batetik, bereziki soziala den ikuspegitik baizik. Horrela agerian jarri nahi dugu urte haietan hainbat mugimendu sozialek bizi izan zuten errealitatea. Izan ere, orduan ireki ziren esparruetan eta mobilizazioetan protagonismo handia izan zuten arren, isilaraziak eta baztertuak izan ziren beren eskakizunei dagokienez, jazarriak eta erreprimituak izan ez zirenean. Mahai-inguruak eratzerakoan, parte-hartzaileak, tratatu beharreko gaietan adituak izateaz gain, urte haietan, esparru eta mugimendu sozialetan protagonista aktibo izatea bilatu dugu. Zehazki, hiru esparru eta mugimendu garrantzizko hautatu ditugu:

2019ko otsailak 12
· Disidencia Sexual y represión (post)franquista bideoa ikusi
Gay eta lesbianen mugimendua, orduan indarrez sartu zena, haize kontra borrokan, ez bakarrik frankismo erreformatuaren indarren planteamenduen aurka, baizik eta, kasu anitzetan, ezkerraren beraren berezko planteamenduen aurka ere.

Parte-hartzaileak:

  • Mar Cambrollé Jurado (Andaluzia)
  • Eugeni Rodríguez I Giménez (Katalunia)
  • Maite Irazabal Gorroño (Bizkaia)
  • Dinamizatzailea: Xabier Sánchez Goronaeta (Kattalingorri)

2019ko otsailak 13
· Copel. Presos sociales en lucha bideoa ikusi
Preso sozialen eta COPEL (Coordinadora de Presos en Lucha) izenekoaren borroka eredugarria gogora ekarri nahi dugu, orduan indarrean zeuden errepresio eta zigor penalaren printzipioak auzitan jarri baitzituzten. Halaber, antolakunde haren kontrako errepresio kriminala gogoratuko dugu.

Parte hartzaileak:

  • Pepe Galan Martín (Madril)
  • Cesar Lorenzo Rubio (Bartzelona)
  • Daniel Pont Martín (Girona)
  • Dinamizatzaileak: Pepe Uruñuela (Nafarroa)

2019ko otsailak 14
· Feminismos insumisos en la transición bideoa ikusi
Feminismoa. Izan ere, orduan bultzatu ziren negoziazio mahai eta plataformek ez zituzten haren eskakizunak aintzat hartu eta baztertuak izan ziren. Azkenean onetsi zen Konstituzioak bazter utzi zituen eskakizun haiek.

Parte.hartzaileak:

  • Justa Montero Corominas (Madril)
  • Mireia Bofill Abelló (Katalunia)
  • Begoña Zabala González (Nafarroa)
About The Author

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude