“Beste Trantsizioa” jarduerak
“Beste Trantsizioa” jarduerak
Jardunaldi hauetara gonbidatuak izan diren guztiak bi ezaugarri betetzen dute: Trantsizioa lehen petsona bezala bizi izatea, talde politiko edo sozial ezberdinetako kide aktibo bezala, eta momento horretatik gaur arte antzeko lana egiten jarraitu dutela, garai haietan babestu zuten baloreekin konprometitutak.
Otsailak 20, asteartea
TRANTSIZIOA NAZIONALITATEETAN
(gaztelaniaz)
GRABAZIOA
IKUSI
Trantsizioaz eman diguten irudia prozesu zentralista
eta elitista batena izan da, Madrilen egindako akordio eta
hitzarmenetan oinarriturik. Alabaina, izan baziren beste
“trantsizioak”, beste herri batzuk, bestelako borroka politiko,
sozial eta nazionalak – Galizian, Katalunian eta Andaluzian, kasu-,
kontatu ez dizkigutenak.
- Hizlariak:
Xoxe Manuel Beiras Torrado (Galiza)
Juan Manuel Sánchez Gordillo (Andalucía)
Gabriela Serra Frediani (Catalunya)
Otsailak 21, asteazkena
ERREFORMARI EZ, TRANTSIZIOA
EUSKAL HERRIAN (euskaraz)
GRABAZIOA
IKUSI
Trantsizioak izan zuen oztoporik handiena Euskal
Herria izan zen. Gure herriak, maila sozialean zein politikoan edo
hauteskundeetan, agertu zuen arbuioa funtsezkoa izan zen. Horrekin
batera, Erreformari aurre egin zion mugimendu sindikal, sozial eta
politikoaren aurkako errepresio orokorra.
- Hizlariak:
Patxi Zabaleta Zabaleta, nafar parlamentario ohia
Petxo Idoiaga Arrospide, EHUko irakaslea
Laura Mintegi Lakarra, EHUko irakaslea eta idazlea
Otsailak 22, osteguna
TRANTSIZIOA ETA 1978KO
SANFERMINAK (gaztelaniaz)
GRABAZIOA
IKUSI
“Gurea hutsegiteak dira; haiena, erailketak” erran
zuen Martin Villa ministroak 1978ko Sanferminei buruz. Benetan
hutsegite bat izan al zen? Garai hartan jazotako gertaera antzekoekin
(Jurramendi, Maiatzaren lehena, Amnistiaren aldeko astea…) izan al
zuen harremanik? Orduko Nafarroan bere etorkizun instituzionalaz
eztabaidatzen ari zen.
- Hizlariak:
Emilio Majuelo Gil, Historialaria
Josu Chueca Intxusta, Historialaria
Begoña Zabala González, Feminista
