Uztailak 8rako deialdiak: “Orain Justizia”

Uztailak 8rako deialdiak: “Orain Justizia”
uztaila 3, 2008 No Comments Albisteak,Berriak ekimena

Sanfermines 78 gogoan!, Iruñeko peñek eta Nafarroako Amnistiaren aldeko Mugimendua Uztailak 8rako deialdietan parte hartzeko gonbidapena luzatu dute.

30 urte iragan dira nafar herriak eta Euskal Herri osoak pairatutako erasoaz geroztik. Gertaera ez zen kasualitatez suertatu: Estatu erailketa izan zen. Ohartarazte bat izan zen konstituzioari buruz egiten ari zen eztabaidarako eta Nafarroaren etorkizunaren aurrean.

Gertaerak begi bistakoak izan ziren arren, ez zuten inongo erantzule salatu, prozesatu ez eta kondenatu ere. Orduz geroztik gaur arte izan diren gobernuak eta instituzioak gertaera haiek isiltasun mantuarekin ezkutatzen saiatu dira, erailketa haien egia ezabatu nahian.

Isiltasun horren gainean ezarri da jasaten dugun gaurko sistema politikoa. Askatasunei bidea ireki ordez, 30 urte beranduago ikusten ari gara oinarrizko eskubideak direnak, antolaketa, manifestazio, bilkura, adierazpen eskubideak, besteak beste, nola murrizten ari diren. Amnistiaren aldarrikapena isildu nahian, eskaera hau antolatzen duen Mugimendua zigortzen dute.

Herri talde eta kolektiboen esfortzuari esker 78ko sanferminetan gertatu zena herri honen oroitzapenerako berreskuratzea lortu da. Orain da jasandako bidegabekeriarengatik justizia eta ordaina eskatzeko momentua. Gauzak horrela, animatzen dugu Iruñeko herria uztailaren 8rako iragarritako ekitaldietan parte hartzera.

EKITALDIAK

Eguerdiko ordu batetan, hilarria dagoen tokian, hau da hemen bertan, ohiko kontzentrazioa egingo dugu. Aurten, hilarria berreskuratu ostean, eta gertaeren XXX. urtemuga betetzen denean, EGIA, JUSTIZIA eta ORDAINA indar gehiagorekin aldarrikatzeko asmoarekin.
Ekitaldian, eremu kultural, artistiko eta sozial desberdinetako pertsonek eta taldeek musika, bertsoak, eta dantzaren bitartez parte hartuko dute. Bertan ere, gertaera honetarako ekoiztu den “Hilarria” izenburuko kanta, Fermin Valenciak zuzenean abestuko du eta, amaitzeko, komunikatu bat irakurriko da.
Halaber,bertan, plataformak XXX. urtemuga dela medio, atera dituen zenbait material lortu ahal izanen dira ere.

Arratsaldean, gertaera horien oroimenean, zenbait adierazpen egonen dira Peñen partetik: besteak beste, zezenketa hasieran, minutu bateko isil aldia, 1. zezena toreatzen den bitartean, musikarik ez jo.

Zezenketa amaitzean, 8’30ak aldera, Germanen hilarritik pasa ondoren, ohiko kalejira eginen da.

About The Author

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude