2007ko uztailak 8ko omenaldia

2007ko uztailak 8ko omenaldia
urtarrila 19, 2008 No Comments Albisteak,Berriak ekimena

2007ko uztailak 8ko agiria. Orreaga kalean, Germanen hilarria zegoen tokian egindako kontzentrazioan irakurrita.

“Nahiz oroimena denborak
herio lotan ezarri
gauzei begira jartzean
berriz ohi da iratzarri,
batez ere mina bada
oroitzapenaren euskarri”
.

Calderonek bertso horiek XVII. mendean idatzi zituen arren, Carlos III kalearekin bidegurutzea egiten duen Orreaga etorbidetik ibiltzen garenean, gaur egun dugun sentimendua oso argi adierazten dute.

Paisaian zerbait faltan dagoela antzematen dugu, hutsunea, hutsaren antzekoa sumatzen dugu.

Poetak adierazten digun gauza, gogoratzeko laguntzen digun hori, faltan sumatzen dugu. Duela urtebete bat baino gehiago, Germanen hilarria hain zuzen ere falta zaigu.

Hori zen, 78ko Sanferminetako gertaeren ostean, herritarrek jarri zuten monolito xumea. Orduan gertatutakoaren oroitzapena izateko, justizia eskatzeko, errudunen aurkako zigorra galdatzeko, baita antzeko erasoak ere eragozteko.

Bide batez hilarria gure duintasuna babesteko lagungarria izan dugu. Hainbestetan esan duten baieztapen honako hau, historia ahazten duten herriek bere nortasuna galtzen dutela dioen hori, guretzat egia borobila da. Hori haintzat harturik, Germanen hilarria, 29 urtetan zehar, Iruñeko herriak, 1978 urtean jaso zuen erasoaren aurrean izan duen arbuiatzearen hodarraren argia izan da.

Jarri eta berehala hautsi zuten, gero lehertarazi eta orain, zolatze lan batzuen aitzakiarekin, hemen aipatzea merezi ez duten politikotxo zenbaitek kendu nahi digute. Gure oroimena lapurtu nahi digute, errazago gu makurtarazteko.

Festan geundelarik bortizki erasotu gintuztenek, heriotza eta atsekabea sortaraziz, horiek nahi dute bere basakeria gogorazten duen edozein aztarna desagertaraztea. Horrela Germán, Joseba eta 78.ko Sanferminak, hainbeste eta hainbeste gertaerekin metatuz doan historia ezkutatu eta ixilaraziaren beste atal bat gehiago izanen ziren.

Baina ez gaude bat ere prest hori onartzeko. Joan den urtean, hementxe bertan, hilarria bere tokira itzultzea lortzeko hitza eman genuen. Eta orduan bezala, orain, aunitz gara. Izan ere giza kolektiboek, talde politikoek, gizabanako askok, urte honetan zehar hilarria berrezartzeko izan diren ekimenak sustatu dituzte. Eskumatarrek, hilarri ikur hori desagertarazi nahiean, gure erantzuna akuilatu dute eta horren ondorioz, ez bakarrik Uztailak 8 orotan, hilabete guztietako 8.tan hemen elkartzea lortu dute.

Gure konpromezua bete dugu eta gaurkoan hilarria bere lekuan ez badago, beste batzuek sinaturikoa bete ez dutelako da. Baina, gaur egun, udal hauteskundeak igaro ostean, ahal da berrezartzea eta gure aldetik, ahalegin guztiak burutu ditugu horrela izan zedin.

Gure gogoak ez dituzte zapuztuko eta ziur gaude, goizago beranduago baino, hilarria berrezarriko dugula. Gure konfiantza zuengan dugu, herri bultzadan eta borrokan, eta horrek ematen digu irabazteko bermerik hoberena.

Germanen aldeko hilarriak 28 urte iraun du, inolako instituzioaren laguntzarik gabe. Lagun izan du, bere oroimena eta duintasuna babestu nahi duten milaka eta milaka herritarren arnasaren sostengua. Ahalegin honetan, lehia honetan, hilarria bere lekura itzultzea lortu arte ez dugu etsiko. Hilarria bere tokira! Germán, gogoan zaitugu!.

About The Author

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude