NOR GARA?

NOR GARA?

Sanfermines 78: Gogoan! herri ekimen bat da, mota guztietako kolektibo sozial eta pertsonei irekia. Xede nagusia du memoria historikoa berreskuratzea, 1978ko sanferminetan Iruñeko eta Nafarroako herriak pairatu zuen BEREIZKUNTZARIK GABEKO eraso polizial basatiari dagokionez. JARDUN HAREN ONDORIOZ German Rodriguez Saiz gaztea ERAIL ZUTEN.

Sanfermines 78 gogoan! elkartearendako gertakari horiek gizateriaren aurkako krimen eta frankismoaren krimenen testuinguruan gauzatu ziren eta, horregatik CEAQUAko (Kereila Argentinarra sostengatzeko Estatu mailako Koordinadora) eta Frankismoaren Krimenen aurkako Euskal Plataformako kideak gara.

Sanfermines-78: gogoan! elkartearen xedeak ardatz du EGIA, JUSTIZIA ETA ORDAINA bilatu eta eskuratzea 1978ko sanferminetako gertaerei dagokienez.

Orain arte Estatuko instituzioek (Gobernuak, Barne Ministerioa…) desitxuratu duten EGIA, orduan gauzaturiko Estatu krimena isilarazi eta itxuragabetu nahi izan baitute; orain arte ukaturiko JUSTIZIA, krimen haren erantzuleetako inor sekula ez baitute auzipetu, ezta erruztatuen aulkian jarri ere; eta ORDAINA gertaera haietan bortxatu, zauritu eta erailik (German Rodriguez, Joseba Barandiaran) izan zirenendako eta, oro har, Iruñeko herriarendako.