Krimen frankisten zigorgabetasunaren aurka Bruselan

Krimen frankisten zigorgabetasunaren aurka Bruselan
ekaina 27, 2022 No Comments Albisteak,Berriak ekimena

Ekainaren 21ean eta 22an, Sanferminetako 78: gogoan! eta Iruñeko Peñen Federazioko ordezkaritza bat, Euskal Herriko beste talde memorialistekin batera (Martxoak-3, Goldatu…), Europako Parlamentura joan gara CEAQUAko (Argentinako Kereilari Laguntzeko Estatuko Koordinakundea) ordezkaritza baten barne.

Helburua zen Espainiako Estatuan indarrean dagoen zigorgabetasun-eredua salatzea, oraindik ere ez baititu ikertu eta epaitu krimen frankisten erantzuleak (hilketak, desagerpenak, esklabo-lana, torturak, haurtxoen lapurreta, kartzela, erbestea, ondare-espoliazioa). Eredu horrek, funtsean, eutsi egiten dio gaur egun Espainiako Kongresuan izapidetzen ari den Memoria Demokratikoaren Lege proiektuari. Horrela, Europako erakundeei eskatu nahi zitzaien gizateriaren aurkako krimenak arautzen dituzten nazioarteko zuzenbideko arauen aurkako egoera hori iraultzeko konpromisoa har zezaten.

Bidaiaren balantzea oso positiboa izan da, bai Euskal Herriko, estatuko eta nazioarteko hainbat komunikabidetan izandako oihartzun handiagatik, bai Europako Parlamentuko hainbat talderekin frankismoak gizateriaren aurka egindako krimenei buruzko ekimenak aurkezteko hartutako konpromisoagatik. Ildo beretik, Eskaera Batzordeko (giza eskubideen urraketengatiko kexak izapidetzen dituen organoa) kideekin izandako bilera ere oso positiboa izan da orain arte aurkeztutakoak bultzatzeko: Gasteizko Martxoaren 3a, Sanfermin-78, Paternako hobiak eta Brigada Politiko Soziala (Billy el Niño).

Laburbilduz, emaitza onak, harreman onak eta Belgikako garagardo ona.

Ceaqua: Las víctimas del franquismo han visitado el Parlamento Europeo demandando Justicia

Público: Víctimas del franquismo buscan en Europa lo que España les niega: justicia

Naiz: Orandik ere indarrean dagoen inpunitatea salatu dute erakunde memorialistek Europa

Euskalerria Irratia: Frankismoaren zigorgabetasuna salatzeko, Bruselan dira Sanferminak 78 gogoan eta Peñen Federazioa
About The Author

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude