Julieta Bandirali abokatua Iruñean

Julieta Bandirali abokatua Iruñean
ekaina 17, 2022 No Comments Albisteak,Berriak ekimena

Julieta Bandirali abokatu argentinarra, frankismoaren krimenen aurkako Argentinako Kereilaren bultzatzaileetako bat, Iruñean izan da ekimena babestu duten Nafarroako erakundeekin elkarrizketatzeko.

Ekainaren 16an, Bandinari Iruñeko Udaleko oposizioko taldeekin (EH Bildu, PSN eta Geroa Bai) eta Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariarekin bildu zen.

Biharamunean, Nafarroako Parlamentura joan zen, eta Unai Hualde presidentearekin eta talde parlamentarioekin bildu zen. Egoitza horretan eman zuen prentsaurrekoa, Kereilaren egoera azaltzeko.

About The Author

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude