POZTASUNA MARTÍN VILLAREN AUZIPETZEAREN AURREAN

POZTASUNA MARTÍN VILLAREN AUZIPETZEAREN AURREAN
urria 24, 2021 No Comments Albisteak,Berriak ekimena

Jakin badakizue Servini epaileak Martin Villa auzipetu duela, besteak beste Germanen erailketarengatik, 1978ko sanferminetan.

Berri honek poztasunez bete behar gaitu, izan ere, Estatu espainiarrak, une oro, paratu dizkigun oztopo eta zangotraben aurka, hamaika urtez aurrera eraman dugun borrokaren emaitza baita.

Garaipen honetan aunitz jendek hartu du parte: zenbait talde, elkarte, sindikatu, udal, alderdi politiko, Nafarroako Parlamentua, eta, bereziki, iruñeko peñak.

Ebazpen judizial hau erailketa horretarako justizia aldarrikatzeari uko egin ez diogunon ahaleginaren eta burugogorkeriaren emaitza da.

Horregatik, zuekin batera ospatu nahi dugu hemen, Germanen hilarri ondoan.

Izan, bagara. Bazarete, jendarte nafar borrokalariaren parte bat, eraso haren gaineko Egia lortzeaz gain, inoiz uko eginen ez diogun justizia ere erdiesten ahalegintzen denarena.

Gogoan ditugu, nola ez, gure bidelagun izan diren eta, zoritxarrez, hemen ez dauden pertsonak. Faltan botatzen ditugu Miguel Fernández, Antonio Salinas “Madero” eta beste hainbeste gehiago, aferan egon direnak eta orain garaipen hau disfrutatu ez dezaketenak.

Garaipena diogu zeren eta, Auto judizialak, beste gauza batzuen artean, erraten baitu 1978an, Trantsizio bete-betean, egitura frankistek eta bere errepresio politikek bere horretan jarraitzen zutela.

Orobat, zaplazteko bat da epaitegi espainiarrendako, behin eta berriz, biktimei Justiziarako duten eskubidea ukatzen dieten horiendako.

Orain, auzitegi espainiarrei jarraitu behar diegu eskatzen ukatutako Justizia hori, posible dela egiaztatu baita.

Halaber, alderdi politikoei galdatu behar diegu Memoria Demokratikoaren Legeak Justizia Unibertsalaren printzipioak bermatu ditzan eta biktima guztiei justizia erdiesteko duten eskubidea onartu diezaien. Indargabetzeko eskatzen dugun Amnistiari buruzko Legea mantentzea oztopo bat da Egia, Justizia eta Ordaina lortzeko.


Germanen hilarriaren aurrean egindako kontzentrazioan irakurritako komunikatua. Iruñea, 2021-10-23

About The Author

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude