Transizioko beste biktimak

Transizioko beste biktimak
azaroa 15, 2017 No Comments Albisteak,Deialdiak ekimena

Trantsizioa ez zen bakarrik gertatu korridoreetan eta bileretan, non alderdi politikoak akordioak lortzen zituzten. Kaleetan suposatu zuen Frankismoaren azkeneko kolpeei eta erregimen berriaren lehendabiziko kolpeei aurre egitea.
Gertaera hoiek hausnartu nahi ditugu Sanfermines 78 gogoan! ekimenak antolatu dituen jardunaldietan: “Trantsizioko beste biktimak”.

Azaroak 22 – 19:00 – Kondestable (Nagusia, 2)

ANDALUZIAKO ERREPRESIO ZIGORGABEA: GARCÍA CAPARRÓS
Parte hartuko du Joaquín Recio (Sevilla), gidoilaria eta ekoizlea

“García Caparrós, memoria de nuestra lucha” dokumentalaren proiekzioa.
Andalucia, 1977ko abenduaren 4a. Bi milioi manifestarik kaleak hartu zituzten autonomia osoa errebindikatuz. Alderdi guztiek, UCD-koak barne, deitu arren, lasterketak, atxiloketak eta odola egon ziren. Manuel José García Caparrós hil zuten, 18 urteko gazte bat, Victoria Garagardoko langilea eta CC.OO-ko militantea.

Azaroak 23 – 19:00 – Kondestable (Nagusia, 2)

ESTATUAREN ESTOLDAK ETA ULTRAESKUINA: YOLANDA GONZÁLEZ
Parte hartuko dute José Luis Mateos (Madrid), Andreu Nin fundaziokoa, Enrique del Olmo (Madrid), PST-ren idazkari ohia, eta Josu Chueca, historialaria.

“Yolanda en el país de lxs estudiantes” dokumentalaren proiekzioa.
Yolanda González Martín gaztearen historia da. Deustuko bizilaguna, 1980ko otsailaren 1ean Madrilen bahitu eta ultraeskuinak tiroz hil zuen neska euskaldun eta ezkertiarraren inguruko dokumentala da.

Azaroak 24 – 19:00 – Kondestable (Nagusia, 2)

GOGORATZEKO IZENAK, EUSKAL HERRIKO BESTE BIKTIMAK
Parte hartuko du Joseba Zabala (Iruñea), argazkilaria

“Gogoan hartzeko izenak” liburuaren aurkezpena.
Euskal Herrian bizi izan den gatazka armatuko eta politikoko isilarazitako biktimen inguruko lana da. Bere egilea ez da idazlea, argazkilaria baizik, eta irudia nagusi da. Gatazka politikoko biktimen senideak heriotzako lekura itzultzen dira: amak, ahizpak, alabak, ilobak… Haiek guztiak, han, argazkietan, biktimen espirituko lekuko mutu bezala, dena gertatu zen leku berean agertzen dira.

About The Author

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude