2015, Iruñeko peñen Germani egindako omenaldia

2015, Iruñeko peñen Germani egindako omenaldia
uztaila 9, 2015 No Comments Albisteak,Berriak,Multimedia ekimena

37 urte pasa dira, gehiegi. Are gehiago egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatzen ari garenean. Baina ez dira ez dira nahikoak izan ezkutako artxiboak irekiak izateko. Ez dira nahikoak izan ere, milaka Irunsheme eta Irunalaben ahoetatik ateratzeaz gain, orain arte mutu mantendu diren eta egia ahaztuarazten sahiatu diren politikari, polizia edo epaile konplizeak hitz egiteko. Haiek nahi duten arren guk ez dugu gertatutakoa ahaztuko.

Gertatukoaren memoria belaunaldiz belaunaldi transmititu egin da. Gure txikiek urte hartan gertatutakoa ezagutzen dute. Gure peña eta txokoetan, iruñeko kaleetan, gure erakundeetan, milaka pertsonek dakigu zer gertatu zen. German hil zutenean edo Iñaki zauritu zutenean, asko jaio ez ginen arren, badakigu orain dela 37 urte gertatutakoa eta gertakari haiek gaitztesten ditugu. Horregatik, behar, aldarrikatu eta merezi dugun egia, justizia eta erreparazioa helduko dira. Ziur egon zaitezte 37 urte daramatzan jai parentesi txiki hau egunen batean pozez eta irribarrez beteriko une umil baina handi bihurtuko dela, eta are handiagoak izango direla gure jai zoragarriak.

About The Author

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude