Hitzaldia: Kereila argentinarra eta 78ko sanferminak

Hitzaldia: Kereila argentinarra eta 78ko sanferminak
ekaina 9, 2015 No Comments Albisteak,Deialdiak ekimena

Justizia nahi dugu memoria dugulako. Frankismoaren zigorgabetasunarekin bukatzea dugu gaur zeregina; zor diegu erori ziren eta sufritu zutenei, bai eta gaur mundu hobearen alde borrokan jarraitzen dugunoi ere.

Frankismoaren erailketen kontrako 4591/10 Kereilak frankismoaren eta “trantsizioaren” erailketak epaitzeko itxaropena irudikatzen du, justizia demokraziaren oinarria delako.

1978ko Sanferminetan, poliziaren errepresioak herritar guztiei eraso egin zien; alabaina inor ez da epaiturik izan, baina biktimak eta ondorioak izan, baziren.

Hitzaldi honen bitartez “kereila argentinarra” hobekien ezagutzen duten pertsonetako batek haren edukia eta izaten ari den garapena azaltzea nahi dugu.

About The Author

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude