“Bloody Sunday” eta Derryko Egiaren Batzordea

“Bloody Sunday” eta Derryko Egiaren Batzordea
maiatza 30, 2011 No Comments Albisteak,Deialdiak ekimena

1972ko urtarrilaren 30ean armada britainiarrak tiro egin zuen eskubide zibilen aldeko manifestazio baten aurka Derryn (Irlanda); 14 lagun erail zituzten. Urte askoan bertsioa ofiziala mantendu zuten “probokazio” batzuen ondoren ustezko “liskarrak” izan zirela oinarri hartuz. 2010eko ekainean, Gobernu britainiarrak eskaturiko Saville txostenak irizpena eman zuen eta bertan adierazi erantzukizun bakarra armada britainiarrarena izan zela, manifestazioaren aurka odol hotzean tiro egin baitzuen.

Sanferminak, 1978ko uztailaren 8an… denok dakigu zer gertatu zen Iruñean, Donostian, Euskal Herrian. Egun, ezein erakundek ez du bere gain hartu inolako erantzukizunik “istiluetan” (bi hildako, hamaika zauritu …).

Heldu den ekainaren 8an, asteazkenarekin, arratsaldeko 7:30ean, Gurutze plazako institutuan Derryko Egiaren Batzordeko kide batzuek beren esperientziaz hitz egin eta kontatuko digute zer egin behar izan duten Gobernu Britainiarrak sarraskiaren aitorpen ofiziala egin arte.

Anima zaitez, etorri, ireki ezazu erantsitako gonbidapena eta, nahi izanez gero, pasa iezaiezu mezua zure adiskideei. Mila esker

Informazio gehiago: Bloody Sunday Trust
Wikipedia: euskaraz, inglelesa

About The Author

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude