HIlarriaren aldeko elkarretaratzea 2008/06/08

HIlarriaren aldeko elkarretaratzea 2008/06/08
ekaina 8, 2008 No Comments Albisteak,Berriak ekimena

Iruñeko Peñek gogoratzen 30 urte daramatzagu, 30 urte zeinetan zehar zezen plazatik uztailaren 8 guztietan bakean eta garrasi isil batekin gure gogoratzeko eskubidea aldarrikatzeko elkarrekin irten baikara, gertaera horiek herri baten oroimenaren parte baitira eta ez da zuzena ahaztu araztea, inoiz gertatu ez balira bezala.

30 urte eta gero errudunik ez dago, kondenarik ez dago, eta hori gertatu ez zela itxura egin nahi dute, amets gaizto bat besterik ez zela, jaiak ospatzea – hori omen zen bere delitua – nahi zuen hiri batek izan zuen amets kolektiboa,. Baina herri honek badaki, eta peñek aski ongi dakigu, hori erreala izan zela, eta jende askok entzun zuen poliziaren agindu hori erreala izan zela: “Ahalik eta bortitzen tirokatu! Berdin du hiltzea” Aginduak bete zituzten eta sarraskia egin eta…hil ere egin zuten. Nola sinestu arazi nahi digute hori ez zela gertatu? Ahazten badugu arrazoia ematen diegu. Gure herriko oroimen historikoa gorde behar dugu eta gogoratu inoiz ez berriz halakorik gertatzeko, eta inork ez antzekorik sekulan berriz esateko.

Amaitzeko Peñen batzordeak 78ko gertaeren inguruan egin zuen txostenean idazten zituen hitz hauek biltzen ditugu:

“Gertaeren argitzearen ardura guztiona da, guztiona izan behar da justizia eskatzearen gogoa. Epailek, bere momentuan ardurak zehaztu beharko dituzte…..Hau da momentua demokrazia entseiu-tutu baten ausardia baino gehiago dela frogatzeko, hau da, justizi botereak edozein talde politikoaren interesengandik independientea dela, nahiz eta hori gehiengoarena izan….Guk demokrazian eta justizian sinesten dugu”

Hitz hauek peñen batzordeak idatzi zituen duela 30 urte, baina gaur egungoak ere izan litezke, eta horregatik 2008ko peñek bereganatzen ditugu goitik behera eta gaur ere honela garrasi egiten ditugu:

ZIGORRA ERRUDUNENTZAT!!!
GERMAN, JOSEBA, GOGOAN ZAITUZTEGU!!!
HERRIAK EZ DU BARKATUKO!!!!

About The Author

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude