Egilea: ekimena

Egilea: ekimena

1978ko sanferminetako gertakariei buruzko irizpidea
Image ekaina 10, 2018 Albisteak,Berriak ekimena

1978ko sanferminetako gertakariei buruzko Lantaldearen irizpenak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak egindako dokumentazio-txosten teknikoan oinarrituta. Dokumentazio-txosten teknikoa NUPeko Emilio Majuelok eta Juan Carlos Garcíak egin dute, eta lantaldean honako hauek hartu dute parte: Josu Chueca, Pedro Ibarra, Amaia Kowasch, Jacinto Lara, Nerea Pérez, Pepe Uruñuela eta Begoña Zabala. >>> Iruñeko udalaren web orrian irakurri

Info
Iruñeko udalaren ekitaldi instituzionala 78ko sanferminetako gertakarien biktima guztiak gogora ekarri eta omentzeko
Image ekaina 10, 2018 Albisteak,Berriak ekimena

Iruñeko udalaren ekitaldi instituzionala 78ko sanferminetako gertakarien biktima guztiak gogora ekarri eta omentzeko. 2018ko ekainak 8an, Gayarre antzokian.

Info
Espainiako Kongresuak atzera bota du 1978ko sanferminetako gertaerak argitze aldera Nafarroako Parlamentuak aho batez onartutako proposamena
Image maiatza 10, 2018 Albisteak,Berriak ekimena

Eztabaidaren bideoa Espainiako Diputatuen Kongresuko Barne Batzordeak atzera bota du PP, PSOE eta Ciudadanosen botoekin 1978ko sanferminetako gertaerei buruzko agiriak desklasifikatzeko asmoz zenbait indar politikok aurkeztutako legez besteko proposamena eta ez dio bide eman joan den urtarrilaren 18an Nafarroako Parlamentuak aho batez onartutako egitasmoari. Gertaera horiekin lotuta Barne Ministerioaren menpe dagoen dokumentazio osoa eskuratzea zen

Info
Argazki erakusketa “Argazkiak lekuko. Memoria gráfica de la impunidad”
Image apirila 30, 2018 Albisteak,Deialdiak ekimena

Uztailaren 8ko arratsaldetik aurrera, bere jaien bihotzean, Iruñeko herriaren aurka egindako erasoa eta horren aurkako herri erantzuna, berez festarako prest zeuden argazki-kazetarien eta kamera anonimoen eskutik grafikoki islatua izan zen, ezin sinetsizko tragedia horren kontakizunaren parte garrantzitsu batean bihurtuz. Oraindik bizirik dagoen egun eta gertakari horien oroitzapenari gehitzen zaio formatu handiko 30 argazkiz osatutako erakusketa.

Info
“Feminismo, transición y sanfermines del 78” liburuaren aurkezpena
Image apirila 20, 2018 Albisteak,Berriak ekimena

Iruñeko hiria suntsitu zuten gertaeren 40 urte pasa ondoren, Begoña Zabalaren “Feminismo, Transición y Sanfemines del 78″ liburuak Sanfemines 78 gogoan-ek jada egindako gogoeta orokorrean sartzen den begirada feminista proposatzen du. Gogoeta erraza da, baina gertaeren datu bilketa, inbizibilizazio elementuak eta analisi feminista beharrezkoa da. Azken finean, izena emandako Espainiako Trantsizioa ulertzeko, gertaera hauetara hurbiltzea

Info
Antzerkia: “El eco de los silencios”
Image apirila 10, 2018 Albisteak,Deialdiak ekimena

Sanfermines 78 gogoan! El eco de los silencios aurkezten du, memoria historikoari buruzko antzerki obra non 1978ko Sanferminetako gertakariak islatzen diren. Maramara antzerki taldearen sorkuntza bat da, apirilaren 13an Nafarroako Antzerki Eskolan estreinatuko dena. El eco de los silencios “memoria eta nor garen ez ahazteari buruzko istorio bat da” non “emakumeak transmisio iturri moduan” gaiari

Info
Kafea arte eta memoriarekin
Image martxoa 25, 2018 Albisteak,Berriak ekimena

Memoria eta sormen artistikoari buruz mintzatu dugu. Parte hartu dute: Enrique Villarreal “El Drogas” (musikaria), Helena Taberna (zinegilea) eta Alberto San Juan (antzezlea). Aurkezle gisa, Tania Arriaga.

Info
Zinema: “Inpunitatearen aurkako irudiak”
Image martxoa 11, 2018 Albisteak,Deialdiak ekimena

Martxoaren 13an “Inpunitatearen aurkako irudiak” zinema zikloa hasiko da, munduko zenbait tokitan mobilizazio baketsuen aurka izandako esku-hartze polizialei buruzko filmen sorta, zein izugarrizko sarraskiak izan baitziren. Lehendabiziko filmak, Derryn (Iparraldeko Irlanda), 1972an suertatutako gertaeretan du oinarri. Bertan, soldadu britainiarrek tiroka deuseztatu zuten manifestazio baketsu bat. Bigarrenak 1968ko urriaren 2an, Tlatelolcoko plazan (Mexiko DF) eragindako triskantza

Info