2009ko uztailak 8ko ekitaldiak

ARGAZKI ERREPORTAIA. Arriba las que luchan
Homenaje 2009 [GALERIA]


GOIZEKO OMENALDIA
. Apurtu [INFO GEHIAGO]


ARRATSALDEKO MANIFESTAZIOA. Nafarroan.com [INFO GEHIAGO

Mani: Utzi pakean Iruñea

Mani 2009/07/08

Manifarako deialdia, hemen Argazki gehiago hemen.

Borrokan segitu behar dugu egiaren, justiziaren eta ordainaren alde

Saioa AlkaizaikurriñaekitaldiaFermin Balentzia

Gaurko egunarekin, duela hogeita hamar urte, Hegoamerikan erraten duten bezala, hiri hau apalizatua izan zen. Bortizki apalizatua. Ondorio lazgarrienak German eta Josebaren heriotzak, hamarnaka zauritu eta jaiak haustea izan ziren. Urtemuga honetarako argitaratu den dokumentalean, horretaz gain, tratu txar hark sortu zituen ubeldurak ere erakusten dizkigute. Denbora honetan zehar etengabe sortu diren ubeldurak eta urradurak, gaur egun ere azaleratzen jarraitzen dutenak. Sorrarazitako traumatismorik handienak Unión del Pueblo Navarro du izena. Erasoa suertatu eta gutxira jaio zen eta hor dirau, gure hiria aldatu nahian temati, hiri benetan kontserbadore, uniforme, gris eta espainiarra bihurtu nahian. Jo mugan paratzen zaion lehendabiziko edari gasdunarekin negozioetan ibiltzeko duda izpirik ez duena Gora Iruñako herri taldeei besta hauetan zehar bere ekitaldiak antolatzeko Takonera erabiltzea debekatzen dien bitartean.

Iraganiko denborak ez ditu zauriak itxi. Aitzitik, sakondu egin ditu. Gaur hemen uztailaren 8etan parte hartu duten lagunek hemen behar zuten egon baina, haien borondatearen kontra, ezin izan dira bertaratu, espetxeraturik baitaude libreki haien ideiak adierazteagatik, gure herriarendako askatasun eta demokraziaren alde egiteagatik.

Hogeita hamar urte hauetan nahi izan dute gertaera haiek ahantzi ditzagun, gure oroimenetik ezabatzea nahi izan dute, modu horretan, bere zigorgabetasuna bermatzeko eta gu erasotzen segitzeko. Basakeria polizial eta politiko hura egin zuenarendako immunitate osoz garbitzen ahal baldin bada, diseinatu eta planifikatu zuenarendako inolako erantzukizunik gabe garbitzen ahal baldin bada, zergatik ez jarraitu pertsona disidenteak espetxeratzen, talde politikoak ilegalizatzen, adierazpen eskubidea murrizten, herritarren talde eta mugimenduen lana oztopatzen, gizartearen funtsezko zati baten ordezkaritza eta lan politikoa ebasten, errepresioa, torturak, tratu txarrak, dispersioa… mantentzen?

Horregatik erresistentzia inportantea da oso. Haien hiriaren eta gure oroitzapena ebasteko saioak bertzerik ez diren haien monumentuen aitzinean guk gure ikurrak, hilarri hau bezalakoa, mantentzea. Ahazteari amore eman ez diogun seinale baitira. Lan hauek gertaera haiek ekartzen dizkigute gogora eta, bidenabar, isiltasun, gezur eta zigorgabetasunaren erdian garbitzeko egin dituzten saioak errefusatzen ditugula irudikatzen dute. Lan hauek oihukatzen diote entzun nahi duen orori: Herriari eraso egitea errendimendu politikoak lortzeko berriro ere inoiz ez! Galdera bat botatzen digute, pertsona aunitzen buruan darabilena: Sistema honetan ez al dago epaitegirik, instituzio politikorik gertaera haien bidegabekeria aitortzeko gai denik, barkamena eskatzeko gai denik, errudunak aulkian esertzeko eta sortutako kaltea ordaintzeko gai denik? Ez al du herri honek dagokionarengandik kalte ordainik merezi?

Iraganiko hogeita hamar urteen ondoren gauza bat arras garbi ageri da: EZ DAITEKE DEUS ERAIKI AHAZTURA, ISILTASUN ETA ZIGORGABETASUNAREN GAINEAN ETA EZ GAUDE PREST HONEK HORRELA JARRAI DEZAN.

Mezua gardena da: borrokan segitu behar dugu EGIAREN, JUSTIZIAREN ETA ORDAINAREN alde. Hilarria berriz paratzea lortu dugun bezalaxe, orain geure buruari planteatu behar diogu gure esfortzuak bikoiztu egin behar ditugula honetan. Gure ahalegin kolektiboarekin, hogeita hamar urteotako parte hartze handia mantenduz, denon artean lortuko dugu. Aurrera!

GERMAN, JOSEBA GOGOAN ZAITUZTEGU!
HERRIAK EZ DU BARKATUKO!

hilarria

Ekainak 8ko elkarretaratzea

20080608_0120080608_0220080608_0320080608_04

Argazki gehiago hemen

Iruñeko Peñek gogoratzen 30 urte daramatzagu, 30 urte zeinetan zehar zezen plazatik uztailaren 8 guztietan bakean eta garrasi isil batekin gure gogoratzeko eskubidea aldarrikatzeko elkarrekin irten baikara, gertaera horiek herri baten oroimenaren parte baitira eta ez da zuzena ahaztu araztea, inoiz gertatu ez balira bezala.

30 urte eta gero errudunik ez dago, kondenarik ez dago, eta hori gertatu ez zela itxura egin nahi dute, amets gaizto bat besterik ez zela, jaiak ospatzea – hori omen zen bere delitua – nahi zuen hiri batek izan zuen amets kolektiboa,. Baina herri honek badaki, eta peñek aski ongi dakigu, hori erreala izan zela, eta jende askok entzun zuen poliziaren agindu hori erreala izan zela: “Ahalik eta bortitzen tirokatu! Berdin du hiltzea” Aginduak bete zituzten eta sarraskia egin eta…hil ere egin zuten. Nola sinestu arazi nahi digute hori ez zela gertatu? Ahazten badugu arrazoia ematen diegu. Gure herriko oroimen historikoa gorde behar dugu eta gogoratu inoiz ez berriz halakorik gertatzeko, eta inork ez antzekorik sekulan berriz esateko.

Amaitzeko Peñen batzordeak 78ko gertaeren inguruan egin zuen txostenean idazten zituen hitz hauek biltzen ditugu:

“Gertaeren argitzearen ardura guztiona da, guztiona izan behar da justizia eskatzearen gogoa. Epailek, bere momentuan ardurak zehaztu beharko dituzte…..Hau da momentua demokrazia entseiu-tutu baten ausardia baino gehiago dela frogatzeko, hau da, justizi botereak edozein talde politikoaren interesengandik independientea dela, nahiz eta hori gehiengoarena izan….Guk demokrazian eta justizian sinesten dugu”

Hitz hauek peñen batzordeak idatzi zituen duela 30 urte, baina gaur egungoak ere izan litezke, eta horregatik 2008ko peñek bereganatzen ditugu goitik behera eta gaur ere honela garrasi egiten ditugu:

ZIGORRA ERRUDUNENTZAT!!!
GERMAN, JOSEBA, GOGOAN ZAITUZTEGU!!!
HERRIAK EZ DU BARKATUKO!!!!

Talde feministen omenaldia

20080408elkarretaratzeaArgazki gehiago

Gaur, 2008ko apirilaren 8an, 78ko sanferminetako gertakariak eta German Rodrigezen oroimena gogora ekarri nahi izan dugu Mugimendu feministatik. Saminez, amorruz eta ezintasunez bete gintuzten gertakariak. Eta gaur, XXX urtemugara heltzen ari garen honetan, konponbiderako beharra berriz ere azaleratzen da. Guk, emakumeok, beste behin ere, ozen aldarrikatzen dugu: Egia justizia eta ordaina (horrela dago itzulia sorrerako agirian)

30 urte hauetan hamaika gauza gertatu dira. Emakumeoi diktadura nazional katolikoak ukatzen zizkigun hainbat eta hainbat eskubide, aitortuak izan dira. Mugimendu feministak egindako lan geldiezina eta aldarrikapenekiko zorroztasunari esker, eskubide demokratikoekiko egoera hobean kokatu gara.

Baina ez gaitezen engainatu. Estatuko botere ezberdinek 78ko gertakariak, gure laguna Germanena bereziki, zigorrik gabe, isil araziak eta ahaztuak utzi nahi dituzten bezala, emakumeonganako zapalkuntza eta diskriminazioa mantendu nahi dute, nahiz eta batzuetan gure nahiaren kontra doan berdintasunaren ideiaren pean forma zoliagoak erabili.

Nafarroan bereziki UPNren gobernuak abortuaren legea ez betetzea salatu behar dugu. Gobernuak, sistematikoki eta iraunkorki derrigorrezko normatiba ez du betetzen, ultra eskuinak eta Opus Deik lagunduta eta PSOEren pasibotasunarekin.

Iruñean beste behin, pasa den martxoaren 8an, Nafarroan Madrilgo gobernuak duen ordezkariak 76. urtetik ospatzen daramagun manifestazioa debekatu eta jai giroan, era baketsuan egindako mobilizazioan bildutako jende andanaren kontra oldartu zen.

Guk, emakumeok ez dugu ahazten. Zorigaiztoko sanfermin haietan gertatutakoaren oroimenerako militanteetan bilakatzen gara. Talde guztien lekukoa hartuta, Egia, justizia eta ordaina (horrela dago itzulia sorrerako manifestuan) aldarrikatzen dugu. Germán, gogoan zaitugu!.

Sanfermines78 gogoan!eko talde feministak
2008ko apirilaren 8a

Elkarretaratzea 2008/02/08

SF782008/02/08-06

2008ko otsailak 8an egindako elkarrateratzea. Argazki gehiago

Honako hau ekitaldian irakurritako textua:

Jubilatuok pozten gaitu gaur Germanen hilarriko elkartze honetan protagonista izateak.

Hilarri honek pairatu dituen gorabeherek gure historiaren eta gure borrokaren zati bat ere islatzen dute.

Hilarriarekin eta nolabaiteko nostalgiarekin frankismoaren ondoko garaiak etortzen zaizkigu gogora.

Diktaduraren isiltasuna haustea, pilatutako beldurra gainditzea lortu genueneko garaiak izan ziren, fabriketako elkartasunezko borrokei esker. Eta haiekin batera euskal herriaren kontzientzia berreskuratzen hasi ginen, euskararekiko konpromisoa hartu genuen, Euskal Herriko gainerako herrialdeekin harremanetan sartu ginen, berriro ere Estatuko espetxeak betetzen ari ziren presoen aldeko amnistia oihukatu genuen.

Borroka garaiak izateaz gainera, itxaropen garaiak izan ziren.

Eta Madrilen alerta gorria jo zuten. Geldiarazi behar ziren langileen garaipenak; ezin zuten utzi Nafarroak beste herrialdeekin batera nazio izaeraren bideetara jo zezan.

Eta izua planifikatu zuten, sanfermin haietako sarraskia prestatu zuten eta German Iruñean lehendabizi, Barandiaran Gipuzkoan gero, erail zituzten.

Guztiontzat Germanen hilarria izan da borroka, elkartasun eta itxaropenez betetako urte haien ikurra.

Gero sistemak Navarra bata eta espainola mantentzeko burdinazko eskua erabili zuen urte luzeak etorri ziren eta denetaz baliatu ziren:batzuen traizioez eta egokitzeaz, besteen nekeaz eta batasun faltaz. Baina, batez ere, ezarritako botereek eragindako errepresioaz eta kontrolaz.

Zaindutako demokraziaren urteak izan dira eta bertan langileek erdietsitako lorpenak galduz joan dira, Euskal Herriko gainerakoekin mugak, iraganezinak nahiko lituzketenak, ezarri dira.

Eta, noski, ikurrek gogaitzen dituzte. Horregatik utzi zuten hilarria bazter batean eta gero erauzi zuten, bestelako Nafarroaren aztarnarik, benetako eta sozialagoa den Nafarroaren aztarnarik ez uzteko.

Zuen irmotasunez berriro jartzea lortu duzue.

Hemen bildu garenok badakigu birjartze hori konpromisoa dela.
Laster sanfermin odoltsu haien 30. urtemuga izanen dugu. Eta askatasunik ez duen egoeran. Errepresaliatu guztiek utz diezaguten une hauetan oroitzapen berezi bat izan dezagun, Germanen burkide, jubilatu talde honen sustatzaile eta orain Batasunakoa izateagatik espetxeraturik dagoen lagunarentzat, Patxi Urrutiarentzat.

Ez dugu nahi 30. urtemuga hau bakarrik Germanendako oroitzapena izatea, borroka eta itxaropeneko urte haietako oroitzapena izatea.

Konpromisoa izatea nahi dugu, aurrera egiteko konpromisoa, horrenbeste errepresio eta zaintzaren gainetik, herri subirano eta sozialistaren aldeko gure lanean eta borrokan.

Jubilatuok urteak ditugu eta urteekin batera, eskarmentua. Baina, batez ere, gogoa eta ilusioa ditugu zuei, Germanekin eta beste borrokalariekin konpartitu genituen ametsak errealitate bihurtzeko lan egin nahi duzuenoi laguntzeko.

berriak / novedades