Talde feministen omenaldia

2008/04/08

Gaur, 2008ko apirilaren 8an, 78ko sanferminetako gertakariak eta German Rodrigezen oroimena gogora ekarri nahi izan dugu Mugimendu feministatik. Saminez, amorruz eta ezintasunez bete gintuzten gertakariak. Eta gaur, XXX urtemugara heltzen ari garen honetan, konponbiderako beharra berriz ere azaleratzen da. Guk, emakumeok, beste behin ere, ozen aldarrikatzen dugu: Egia justizia eta ordaina (horrela dago itzulia sorrerako agirian).

30 urte hauetan hamaika gauza gertatu dira. Emakumeoi diktadura nazional katolikoak ukatzen zizkigun hainbat eta hainbat eskubide, aitortuak izan dira. Mugimendu feministak egindako lan geldiezina eta aldarrikapenekiko zorroztasunari esker, eskubide demokratikoekiko egoera hobean kokatu gara.

Baina ez gaitezen engainatu. Estatuko botere ezberdinek 78ko gertakariak, gure laguna Germanena bereziki, zigorrik gabe, isil araziak eta ahaztuak utzi nahi dituzten bezala, emakumeonganako zapalkuntza eta diskriminazioa mantendu nahi dute, nahiz eta batzuetan gure nahiaren kontra doan berdintasunaren ideiaren pean forma zoliagoak erabili.

Nafarroan bereziki UPNren gobernuak abortuaren legea ez betetzea salatu behar dugu. Gobernuak, sistematikoki eta iraunkorki derrigorrezko normatiba ez du betetzen, ultra eskuinak eta Opus Deik lagunduta eta PSOEren pasibotasunarekin.

Iruñean beste behin, pasa den martxoaren 8an, Nafarroan Madrilgo gobernuak duen ordezkariak 76. urtetik ospatzen daramagun manifestazioa debekatu eta jai giroan, era baketsuan egindako mobilizazioan bildutako jende andanaren kontra oldartu zen.

Guk, emakumeok ez dugu ahazten. Zorigaiztoko sanfermin haietan gertatutakoaren oroimenerako militanteetan bilakatzen gara. Talde guztien lekukoa hartuta, Egia, justizia eta ordaina (horrela dago itzulia sorrerako manifestuan) aldarrikatzen dugu.

Germán, gogoan zaitugu!.

Sanfermines78 gogoan!eko talde feministak
2008ko apirilaren 8a

2008/04/082008/04/08

Tagged with: , , , ,
One comment on “Talde feministen omenaldia
  1. Xabi(e)k dio:

    Beti gogoan!!!. Urte horretan 17 urte nituen. Lehenengo German, gero Joseba. Ordu batzuek lehenago ere saiatu ziren norbait hiltzen, tiroka aritu ziren , Aldapetako aldapan, Donostian. Nola ahaztu une haiek? German eta Joseba gogoan zaituztegu !!!
    Justizia egongo balitz, hiltzaileak eta babesa eman ziotenak kartzelan egongo ziren, bainan ez da horrela gertatu. Gaur gure seme alabek horren berri eduki dezaten, memoria ez sekulan ahaztu. Askatasuna eta garaipena lortu arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*