Iraila: Lore bat hilero

Joan den uztailaren 8an, arratsaldean, egun horretan hilarriaren aurrean jarritako lore sortak kendu zituzten garbiketa zerbitzuek, Iruñeko udaltzaingoaren “babespean”. Loreak, 1.978ko Sanferminetan jasandako polizia erasoa salatzeko eta Germán Rodríguezen omenez, eguerdiko ordu batean, urtero egiten den ekitaldian eskaintzen dira.

Oraindik esperoan gaude Udalak jokaera honi buruzko azalpen publikoa noiz emanen duen eta gertaera latz haien oroitzapenaren aurka jo eta 33 urtez egia, justizia eta ordaina galdatzen segitzen duten pertsona oro erdeinatu eta iraintzen duen ekintzaz erantzukizunak noiz eskatuko diren. Orain, galdera zuzena aurkeztuko dugu udalaren aurrean.
Abuztutik (eta erantzun duina ez den bitartean), Sanfermines 78 gogoan! ekimenak dei egiten du hilaren 8an, hilero, arratsaldeko 8etatik aurrera, Orreaga etorbidera joateko eta nahi duen orok Germanen hilarriaren ondoan lore bat utz dezan, herritarren protesta gisa, zitalkeria hori dela-eta.

Joan den abuztuaren 8an ehun pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte bere lorearekin. Horrela, erakundeen isiltasuna eta gutxiespenaren aurrean, ez ahazteko eta oroitzapena eta duintasuna mantentzeko dugun asmoa berretsi nahi dugu.

Egia, Justizia eta Ordaina: 2011ko irailaren 8an, arratsaldeko 8:00etatik aurrera, ipin ezazu zure lorea Germanen hilarriaren aurrean.

EGIA, JUSTIZIA ETA ORDAINA
2011ko irailaren 8an, arratsaldeko 8:00etatik aurrera,
ipin ezazu zure lorea Germanen hilarriaren aurrean.

Baita ere:
Lore sorta batzuen ahalmen hilgarria. Sanfermines 78 gogoan
German Rodriguezen loreak.
Miguel Sánchez Ostiz
Lore bat hilero (2011/08/08)
Lore bat hilero (2011/09/08)

Tagged with: , , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*