Lore sorta batzuen ahalmen hilgarria

Loreak 2011

Sanfermines 78 Gogoan!

Sanfermines 78 Gogoan Herri Ekimenak, Iruñerriako Mankomunitateko garbiketa zerbitzuak Udaltzaingoaren lankidetzarekin, uztailaren 8an German Rodrigezen hilarrian ipinitako lore sortak, egun berberean, kendu izatea salatzen du. Urtero legez, eguerdian, bere oroimenean egindako ekitaldian jarriak izan ziren. Jokaera honek, Estatuaren aparatuen inplikazio zuzena edo zeharkakoak eragindako biktima bati adierazten duten errespetu ezarengatik, gure sumindura adierazi nahi dugu.

Aldi berean, Udalbatzari argibide publikoak ematea eskatzen zaio, izandako jokabidearekin, oroimenaren kontra eta 33 urte egia, justizia eta ordaintza eskatzen daramatzaten pertsonekiko adierazten duen mesprezuarengatik, ardurak eskatuz.

Hainbeste min egiten al dute data seinalatu honetan utzitako loreek? Uztailaren 8an, zenbait herri ekimen, besteak beste, peñek, lagunek, norbanakoek, … utzitako loreak, herri baten oroimena adierazten dute, instituzioek lortu nahi duten isiltasuna apurtuz. Zer dela eta, horrelako lehentasuna garbiketa zerbitzuen eginbeharretan?

Ez dira lore sorta hauek gure hiria itsusten dutenak, bertatik kentzeko agindua eman duten pertsonen zitalkeria baizik.

Gara: Adiós al fin de semana y cabreo por Germán. Aritz Intxusta
Diario de Noticias: Sanfermines 78 Gogoan! pide explicaciones al Ayuntamiento.

Tagged with: , , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*