Martin Villa epaitu: Giza Eskubideak edo inpunitatea

Gaur, abenduak 10, ezin dugu Giza Eskubideen Eguna ospatu. Egia, justizia, erreparazioa eta Estatuko indarkeriaren biktimentzako ez errepikatzeko bermeak aldarrikatzen ditugun pertsona guztientzat, gaur Inpunitatearen Eguna izaten jarraitzen du.

Gaur ez da Giza Eskubideen Eguna, gaur Inpunitatearen eguna da, duela hamarkada batzuetatik bizi garen egun bera. Horregatik espero genuen bihar, abenduak 11, azkenean egutegiaren orria aldatu ahal izatea. Bihar, Espainiako zigorgabetasun ereduaren erakusle gorenetako batek, Rodolfo Martin Villak, Buenos Airesko epaitegian hitzordua jarrita zuen, Argentinako kereilaren barruan gizateriaren aurkako krimenak egitea egotzita.

Bere inputazioa poliziak bere agintepean eragindako heriotzetan ministro gisa izan zuen paper garrantzitsuaren ondorio da: 1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, 1977ko maiatzaren II. Amnistiaren Aldeko Astea Euskal Herrian, 1978ko Sanferminak Iruñean, Bartzelonako Scala kasua, Madrilgo aste beltza eta Malagan, Tenerifen, Alacanten eta abarretan izandako beste askoz gehiago.

Martin Villa Sindikatu Harremanak, Gobernazio eta Barne ministro izan zen epealdian (1975etik 1979ra), errepresio polizialak eta para-polizialak 90 erailketa baino gehiago eragin zituen, erabateko inpunitatean jarraitzen direnak.

Azken egun hauetan Martin Villak Servini epailearen aurrean egin behar zuen agerraldia atzeratu egin dela jakin dugu. Bihar izan beharrean, 2020ko martxoaren 20an egingo da, Argentinako enbaxadan Madrilen. Atzerapen berri honen aurrean, aukera bikaina dagoela uste dugu. Orain eta hemen “Martín Villa epaitu!” kanpaina are eta indar handiagoz bultzatzeko, azkenean gizateriaren aurkako krimenengatik auzipetu, epaitu eta kondenatu dezaten lortzeko.

Bitartean, gaur, abenduak 10, ezin dugu Giza Eskubideen Eguna ospatu. Egia, justizia, erreparazioa eta Estatuko indarkeriaren biktimentzako ez errepikatzeko bermeak aldarrikatzen ditugun pertsona guztientzat, gaur Inpunitatearen Eguna izaten jarraitzen du.

Tagged with:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*