Argazki erakusketa “Argazkiak lekuko. Memoria gráfica de la impunidad”

Uztailaren 8ko arratsaldetik aurrera, bere jaien bihotzean, Iruñeko herriaren aurka egindako erasoa eta horren aurkako herri erantzuna, berez festarako prest zeuden argazki-kazetarien eta kamera anonimoen eskutik grafikoki islatua izan zen, ezin sinetsizko tragedia horren kontakizunaren parte garrantzitsu batean bihurtuz. Oraindik bizirik dagoen egun eta gertakari horien oroitzapenari gehitzen zaio formatu handiko 30 argazkiz osatutako erakusketa. Islatzen dituen gertakarien inpunitatea salatzeko eta memoria grafikoaren erakuskari adierazgarria da, Sanfermines 78 gogoan!-etik egiten ari garen 40. urteurrenaren jardueren barruan dagoena. Honetarako, honakoen argazkiak ikusi ahalko ditugu: Heinz Hebeisen, Joxe Lacalle, Jotx Pastor, Jesús M. Pemán, Txema Ormazabal. Baita egile eta fondo pribatuetatik heldutako argazkiak ere.

Erakusketa sanfermines 78 gogoan-ek antolatu du eta Iosu Chueca Intxusta historialariak koordinatu du. Maiatza osoan zehar izanen da ikusgai.

Gainera, Condestable Jauregian erakusketa ikusgai egonen den hilabetean zehar, hiru jarduera eginen dira:

1. “Un Grito Norte-Sur” maiatzaren 14an, 19:00etan, Sevillako Rakatá Flamenco-Teatro taldearekin.

2. “Memoriaren Bertsoak” maiatzaren 23an 19:00etan. Bertsolaritza saioa honako bertsolariekin: Saioa Alkaiza Guallar, Sustrai Colina Acordarrementeria, Aimar Karrika Iribarren, Eneko Lazkoz Martinez, Irati Majuelo Itoiz eta Julio Soto Ezkudia. Aurkezle lanetan Alaitz Rekondo Ferrero arituko da.

3. “Voces de la memoria” maiatzaren 28an 19:00etan. Saioan Fermín Balentzia eta Taller de Corcheas arituko dira Máximo Olorizen zuzendaritzapean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*