Antzerkia: “El eco de los silencios”

Sanfermines 78 gogoan! El eco de los silencios aurkezten du, memoria historikoari buruzko antzerki obra non 1978ko Sanferminetako gertakariak islatzen diren. Maramara antzerki taldearen sorkuntza bat da, apirilaren 13an Nafarroako Antzerki Eskolan estreinatuko dena.

El eco de los silencios “memoria eta nor garen ez ahazteari buruzko istorio bat da” non “emakumeak transmisio iturri moduan” gaiari buruz ere mintzatzen den.

Sanfermines 78 gogoan! ekimen artistiko hau bere hastapenetatik sustatu du, bere sortzaileak eskatu diguten guztian lagunduz. Modu berean, obra honen estreinaldia urte hasieratik gure taldea gauzatzen ari den sentsibilizazio sozial kanpainaren barruan txertatu dugu.

Maramara antzerki taldea ibilbide ezberdinak izan dituzten Iruñeko emakume aktorez osatuta dago. Lan honetarako profesional ezberdinen aholkularitza eta aholku profesionalak izan dituzte, besteak beste: María Sagües, Aurora Moneo, Patxi Bisquert, Alberto San Juan, Aitor Merino, Pablo López Zubikarai eta Imanol Espinazo.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*