Zinema: “Inpunitatearen aurkako irudiak”

Martxoaren 13an “Inpunitatearen aurkako irudiak” zinema zikloa hasiko da, munduko zenbait tokitan mobilizazio baketsuen aurka izandako esku-hartze polizialei buruzko filmen sorta, zein izugarrizko sarraskiak izan baitziren. Lehendabiziko filmak, Derryn (Iparraldeko Irlanda), 1972an suertatutako gertaeretan du oinarri. Bertan, soldadu britainiarrek tiroka deuseztatu zuten manifestazio baketsu bat. Bigarrenak 1968ko urriaren 2an, Tlatelolcoko plazan (Mexiko DF) eragindako triskantza kontatzen du, Armadak planifikatutako triskantza, gizarte eta ikasleen mugimendua deuseztatzeko. Eta hirugarrenak 1976ko martxoaren 3ko gertaerak ditu mintzagai.

Martxoak 13, 19:30ean, Golem Baiona
Bloody sunday
(Paul Greengrass, 2002)

1972ko urtarrilaren 30ean, igandearekin, Derryn, izan ziren gertaeretan oinarrituriko fikzio filma.Eskubide zibilen aldeko manifestaldi baketsuaren aurka oldartu ziren soldadu britainiarrak: 14 hildako eta beste horrenbeste balazko zauritu eragin zituzten. Harrezkeroztik, ezer ez zen berdina izan Irlandan.
Aurkezleak:
Tony Doherty, Derri-ko Bloody Sunday Batzordearen bozeramailea.
Josu Jiménez Maia. Idazle eta ekintzaile solidarioa. Irlanda bizi izan zen.

Martxoak 20, 19:30ean, Golem Baiona
Tlatelolco, las claves de la masacre
(Carlos Mendoza, 2002)

Beti desitxuratua izan den egiari buruzko dokumentu baliotsua: hildako asko; haien kopurua ez da jakin (zerotik bi milara doa; 300 da adostasun kopurua), eta haien 34 izen ezagutu dira, ez besterik, 36 urte geroago ikasiak. Haren irudiek eta ahotsek triskantzaren gakoak igarri arazteaz gain, Olinpiada bat ospatzeko sarraskia ezkutatzeko gai diren hiri eta lurralde batenak ere aurkezten dizkigu. Iragarritako beste tragedia bat deitoratzeko Hiru Kulturen Plazara 17 urte beroago itzuliko ziren gazteen gakoak.
Aurkezlea: Norma Vázquez García. Feminista mexikarra, duela 20 urte inguru Bilbon bizi dena. Protagonista baino 1968ko ikasle mugimenduaren “alaba” da, Tlatelolcoko sarraskiak sorrarazi zuen izuaren eta abiatu zituen askatasunen oinordekoa.

Martxoaren 27, 19:30ean, Golem Baiona
La revolta permanent
(Lluís Danés, 2006)

Filma Lluis Llach musikariaren oroitzapen autobiografikoen barnako ibilbidea da. Bertan, 1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, izan ziren gertaeretako irudiak eta protagonisten lekukotasunak biltzen dira, egun hartan 5 langile hil eta ehun baino gehiago zauriturik suertatu baitziren Asisko San Frantzisko elizan egiten ari zen asanblada batean poliziak esku hartu ondoren. Gau hartan bertan, amorruak bultzaturik, Llachek “Campanades a morts” konposatu zuen, urte haietako abesti enblematikoenetakoa izan zena. Hauxe da abesti baten istorioa, idatzi zuen pertsonaren erretratua eta iradoki zuten gertaeren kronika. Ahanzturaren aurkako errebolta etengabearen aldeko oihua eta galdaketa.
Aurkezleak:
Lluís Llach i Grande. Kataluniako abeslaria. Pelikularen protagonista.
Jaume Roures Llop, pelikularen ekoizlea, eta “Las cloacas de Interior” filmaren zuzendaria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*