Sanfermines 78 gogoan eta Iruñeko peñek Egiaren Udal Batzorde bat sor dadin eskatu dute

IRUÑEKO UDALAREN OSOKO BILKURARI AURKEZTEN DEN MOZIOA

Behean sinatzen dugunok, azken hogeita hamar urtean zehar Iruñeko peñetako presidente izan garenok, bat egin nahi dugu azken urteotan 1978ko Sanferminetan gertatutakoaren inguruan Egia, Justizia eta Ordaina eskatu dituzten Zuzenbidearen hamaika profesional, historialari eta mota guztietako gizarte talde andanarekin.

Gure irudiko, gertaera haiek gure herriak azken hamarkadetan jasan dituen eraso larrienetakoak izan dira, zigorrik gabe gelditu direnak. Haien gaineko erantzukizun zuzena Polizia Nazionalari dagokio eta, azken batean, orduko UCDren gobernuari.

Alta, isiltasun geruzak estali ditu gertakari horiek eta erakundeek ez dute inolako urratsik eman haien inguruko EGIA berreskuratzeko, haien erantzuleekiko JUSTIZIA eskatzeko eta haien biktimei ORDAINA emateko neurriak hartzeko orduan.

Hori guztia kontuan harturik, ondoko hau galdatzen dugu:

1.- 1978ko Sanferminei buruzko Egiaren Udal Batzorde bat sor dadin, eraso haren aitortza ofiziala lortzeko eta hari dagozkion justizia eta ordaina erdiesteko urrats beharrezkoak emate aldera.

2.- Gertakari haiek gertatu ziren bezala bilduak izan daitezela oro har gure herriaren eta hiriaren historiari eta, zehazki, sanferminei buruz egiten den edozein jarduera ofizialetan (argitalpenak, ekitaldiak…).

PRESIDENTE ETA PRESIDENTE OHIEN SINADURA ZERRENDA

1.- LA JARANA
1.- Arantza Oskoz Marcilla
2.- Bixente Sanchez Barquero
3.- Manolo Almagro
4.- Ramón Rubio
5.- Joaquín Indurain
6.- Pio Barberena

2.- SANDUZELAI

7.- Carlos Gallardon Aranburu.
8.- Angel Irisarri Marturet.
9.- Joseba Vicente Caro.
10.- Aitziber Garralda Gastesi.

3.- LA UNICA.
11.- Txaro Pardo Gaskue
12.- Carlos Leatxe Arana
13.- Oscar Zuñiga Casares
14.- Jon Garbayo Ibañez
15.- Iñaki Muniain Luquin
16.- José Luis Garcia Arcarate
17.- Juan José Sola Arabiourrutia

4.- SAN FERMIN.
18.- David Castillo Arteta.
19.- Diego Itxaso.
20.- Josu Noain.
21.- Koberzana.

5.- BULLICIO.
22.- Juan Mª Beloki Ardaiz.
23.- Jose Antonio Equisoain Zabal
24.- Miguel Angel Elizondo Goñi.
25.- Fernando López Beorlegui.
26.- Miguel Angel Barin Aznar.

6.- BRONCE.

27.- Enrique Ducum Olite
28.- Francisco José Asin Pérez.
29.- Mikel Gracia Miranda.

7.- DONIBANE.
30.- José Izquierdo Barasoain.

8.- ANAITASUNA.
31.- Joxe Erice Azanza.

9.- EL TXARKO.
32.- José Guerrero Montesinos.

10.- ARMONIA TXANTREANA.

33.- Mikel San Juan Hernan.
34.- Asier Nieto Argandoña.

11.- ROTXAPEA.
35.- Angel Arriarán Bidondo.
36.- Miguel A. Cantero Brave.
37.- Bernardo Apestegia.
38.- Iosu Pezonaga.

12.- IRRINTZI.
39.- Iñigo Etxeberria Apesteguia
40.- Iosu Moreno Parraga
41.- Ángel Ezquerra Muruzabal
42.- Aurelio Veguillas
43.- José Mª Latienda

13.- MUTIKO ALAIAK
44.- Alberto Goñi Malumbre
45.- José Ramón Asiain Arista
46.- Fernando Salcedo Osés
47.- José Miguel Gortari Izu
48.- Aurelio Suescun
49.- José Antonio Markotegi Goñi

14.- OBERENA
50.- Piru Zabalza

15.- ALDAPA
51.- José Ángel Torres

16.- ANAITASUNA
52.- Carmelo Arriaga
53.- José Félix Erice
54.- Txema Senosiaín
55.- Juan Bueno
56.- Mikel Saralegi
57.- Aitor Olleta
58.- Antxon Aramendia

Tagged with: , , , , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*