2015, Germanen omenaldia eta hiriaren aurkako erasoaren salaketa

2015KO UZTAILAREN 8KO AGIRIA

Gaur 37 urte bete dira, 37 urte 1978ko gertaerak estali nahian erabili dituzten ahanztura, isiltasuna, lainoa zulatzeko ahaleginetan. Hogeita hamazazpi urte Estatuak zapaldutako duintasuna herri honi itzultzeko borrokan, gertaera haien egia, justizia eta ordaina erdiesteko borrokan.

Hiri osoak pairatu zuen Gobernuaren erasoa, bere indar polizialen bitartez, eta bere justizia auzitegiek zigorgabetasuna bermatu dute urte hauetan guztietan. Inor ez da akusaturik izan, inor ez da epaiturik izan, kaltea ez da konpondu, ezta barkamenik ere ez digute eskatu.

Basakeria hark balaz zaurituriko bederatzi pertsona, modu batean edo bestean makaturiko berrehunen bat lagun utzi zituen, eta, batez ere, bi erail: Germán Rodríguez eta Joseba Barandiaran.

Sanfermines 78 gogoan ekimenarentzat jarraikitasuna dago gure lurrean, 1936an hiru mila lagunetik gora erail eragin zituen errepresioaren, ondoko diktadurak berrogei urteetan eragindakoaren eta Trantsizioa deitutakoan kokatzen diren gertaera horien artean.

Errepresioaren jarraikitasun hori bistaratzen duten pertsonaietako bat Martín Villa dugu, hirurogeiko hamarkadan sindikatu faxista eta Mugimenduaren buruzagi nabarmena; Gorte frankistetako prokuradorea, ministroa 1976ko Gasteizko sarraskian, ministroa 1978ko sanferminetako gertaeretan, Alderdi Popularreko militantea, ENDESA eta SOGECABLEko presidentea.

Horregatik gara solidario Estatu errepresioaren biktima ororekin. Haietako batzuen senideak gurekin daude ekitaldi honetan. Horregatik lan egiten dugu eta gure laguntza ematen dugu justuki errekonoziturik izan daitezen eta ordaina izan dezaten.

Gure ahalegina bere emaitzak izaten ari da. Gero eta hurbilago ikusten dugu hemen gertatu zenari, Iruñeko herriak jasan zuen erasoari buruzko egia errekonozitzearen aukera, eragindako kaltea garbitzeko aukera. Orobat, justiziak egindako estatu erailketaren erantzuleen aurka jardun dezan.

Aldaketa politikoa helburu hauen aurrera-pausuetan nabaritu behar da. Memoria dugulako justizia nahi dugu. Frankismoaren eta Trantsizioko desmasien zigorgabetasuna bukatu behar da. Justizia demokraziaren oinarria da. Ekitaldi honetan gure hiriko alkatea egoteak esanahi handia du: 37 urtetan lehen aldiz Iruñeko Udalak ikusgarri egiten du herri mobilizazioarekin duen lotura, hiriak 1978ko uztailean jasan zuen erasoarengatik memoria, justizia eta ordaina errebindikatzen dituen herri mobilizazioarekin.

Hau inportantea da, baina inportanteagoa da irekitzen ari den bidea Nafarroako udal guztiak eta Parlamentua justizia auzitegietan bertaratu daitezen, 1936az geroztik erail, espetxeratu, torturatu, desagertu, errepresaliatuak izan diren auzokoen izenean. Nafarroan ez baita udalik genozidio frankista eta ondoko errepresioa, diktadorea desagertu ondoren ere, jasan duen biktimarik ez duenik.

Epaitegietan makina bat kereila aurkeztuta, lortuko dugu gure lurrean, Argentinako epaitegi batean bezala, frankismoaren eta Trantsizioaren erailketen kontrako kausak irekitzea. Deiadar geldiezina izanen da eta nazioartean nabarmen geldituko da irrazionaltasun hau, hots, XX. mendean Europan gertatu den genozidio handienetako bat oraindik zigorrik gabe egotea eta haren errudun eta erantzulerik ez epaitu izana.

Horrela hautsiko dugu ahanzturaren ehuna zeinaren bidez 1978ko uztaileko gertaerak giltzatu nahi izan dituzten. Gertaera haien errekonozimendua, errudunak epaitzea, hiri osoari barkamena eskatzea eta eragindako kaltea konpontzea lortzen dugunean bakarrik, orduan bakarrik bihurtuko dugu protesta ekitaldi hau ahanztura eta zigorgabetasunaren gaineko herriaren garaipen besta ospakizun. Ordura arte zapalduen memoriaren alde ari diren beste erakundeekin borrokan segituko dugu. Espero dugu gaur Iruñeko Udalak egin duen bezala gure gainerako erakundeek ere honetan parte hartzea.

Diario de Noticias: Homenaje a Germán Rodríguez con representación del ayuntamiento
Gara: 37 años después, el alcalde de Iruñea presente en el homenaje a Germán Rodríguez
EITB: Homenaje a Germán Rodríguez con un alcalde de Pamplona por primera vez
Euskalerria irratia: Iruñeko alkateak parte hartu du German Rodriguezen omenaldi jendetsuan
Europa press: Cientos de personas vuelven a recordar a Germán Rodríguez en Pamplona
Ekinklik argazkiak: Egia, justizia, ordaina: homenaje a Germán Rodríguez
Ahotsa: German Rodriguez omendu eta Frankismoaren biktimak gogoratu dituzte

Tagged with:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*