Sanfermin 78 gogoan 2012ko uztailak 8

Ekinklik taldearen argazkia

Urtero bezala hilarri honen inguruan bildu gara. Ez da horren herrikoiak diren bestetako ekitaldi folklorikoa, ezta pentsatu ere. Pertsona askorentzat berreste bat da, uztailaren 8 bakoitzak zerbait berri ekartzen digunaren isla. Urtero aurrerapauso bat egiten dugu eta aurten aipatu behar dugu 1978ko gertaerei buruzko UNITATE DIDAKTIKO bat egin dela. Haren bitartez lagundu nahi dugu gertaera haien gaineko memoria oraindik jaio gabe zeuden pertsona askoren ikaste prozesuan egon dadila. Guretzat, eta uste dugu Nafarroako biztanleriarentzat, orokorrean, izugarrizko garrantzia du horrek.

Azken egun hauetan entzun dugu boterearen diskurtsoa Gallardon Justizia ministroaren hitzetan. POLIZIA INDARREN ERREPRESIOAREN ZIGORGABETASUNAREN apologia egin du, hau da, hemen ez da deus aldarrikatzeko, gertaera haiek justiziak kitatu zituen, ez da errudunik, ez da erantzulerik, ez da ordainik eman behar… Bakarrizketa faltsutzaile eta gezurti horren aurrean guk gure amorrazioa adierazten jarraitzen dugu, bortizki erasotako herri baten duintasunaren alde egiten jarraitzen dugu. Pentsatzen segitzen dugu gertatu zena ez zela zerbait isolaturik izan, ez zela akats isolatuen edo kasualitatearen ondorioa izan.

Gure gaurko egoerari erreparatzen badiogu, ikusten ari gara Alderdi Popularraren Gobernua krisiaren aurkako neurriekin egiten ari dena ez dela UCDk 70. hamarkadaren bukaeran egin zuenaren oso ezberdina. Orduan bezala, sakrifizioak murrizketa sozialetatik, soldaten izozketetatik eta langabeziaren handitzetik heldu dira. UPNren administrazioak (orain arte behinik behin PSNk fidelki lagunduta) burutu dituen zalantzazko errentagarritasuneko edo inolako errentagarritasunik gabeko makro azpiegituretan egindako xahutzea hor dago (Itoitz, aireportuaren handitzea, Abiadura Handiko Trena, Sanferminetako museoa, Los Arcosko zirkuitua, Nafarroako Kutxaren kitapena eta deskapitalizazioa) eta horren aurrean higiezinen burbuila lagun bizi izan duen sistema finantzarioa nahi dute sanotu gure gizarte eskubideen sakrifizioarekin eta haiei kalte eginez. Jendartearen erantzuna hor zegoen 1978an eta polizia erantzuna eta bere errepresioa izan ziren, orain bezala, Estatuak erabili zituen tresnak bere neurriak indarrez ezartzeko.

1978an, botereak Nafarroa Hego Euskal Herriko gainerako herrialdeetatik bereiztea lehentasunezko helburua baldin bazuen, gaur egun ere, Nafarroaren konkistaren bosgarren mendeurrena (1512) ospatzen ari den honetan, helburu bera dute UPNk eta eskuin espainiarrak egiten duten azpijokoan.

1978an errepresioaren aurka, presoen askatasunaren alde, diktadura Francorik gabe jarraitzeko saioen aurka, ugazabek langileen aurka egindako neurrien kontra, Euskal Herriaren eskubide demokratikoen alde mobilizatu ginen. Gaur murrizketa sozialen aurka, langabeziaren aurka, haiek sortu duten krisiaren ondorioak gure bizkar paratzeko ezarri dituzten neurrien aurka, preso dauden pertsonen eskubideen alde, Euskal Herriak, Nafarroak barne, bere etorkizuna libreki hautatzeko duen eskubidearen alde ari gara mobilizatzen.

Horregatik urtero gaude hemen eta urtez urte iruditzen zaigu gero eta arrazoi gehiago daudela borrokan jarraitzeko, EGIA, JUSTIZIA eta ORDAINA galdatzeko dauzkagun borondatea eta asmoa adierazteko, nahiz eta Madrilgo Parlamentuan kasuan kasuko ministroak erran gertaera haiek kitaturik daudela. Haientzat kitaturik! Guk segitzen dugu gure ahotsa ozenki altxatzen, aditu diezaguten:

¡German, Joseba, gogoan zaituztegu!

Ekinklik taldearen argazki gehiago
Diario de Noticias: Germán sigue en el recuerdo
Gara: German Rodriguezen memoriak bizirik dirau, baita belaunaldi berrien artean ere

Tagged with: , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*