Apurtu Berriak: “German Rodriguez-i omenaldia”
German Rodriguez-i eskeinitako omenaldia, 1978ko jaietan espainiako poliziak erhaila.
Apurtu.org komunikazio gunean argitaratua.
German Rodriguez-i eskeinitako omenaldia, 1978ko jaietan espainiako poliziak erhaila.
Apurtu.org komunikazio gunean argitaratua.
Javier Ortiz kazetariak 78ko sanferminei buruz argitaratu dituen bi artikulu.
“Maldito San Fermín” eta “La cadena del crímen“.
Oinarrizko testua gaztelaniaz dago, euskaratu gabe.
30 URTE IGARO AL DIRA?
Ramon Contreras Lopez (Sanferminak 78 gogoan! taldeko kidea)
Zinez zaila da denbora kontzeptua definitzea; hura neurtzera mugatzen gara. Hala ere, hainbat modutan jabetzen gara denboraz, erlatiboa da, dena mundu materialean izandako harreman eta aldaketen arabera dago. Benjamin Franklinek honelaxe zioen: «Bizitza honetan bi gauza seguru daude bakarrik; heriotza eta zergak». Henri Begsonentzat, berriz, denboraren fluxua intuizioaren laguntzaz baino ezin zen hauteman. Horrexegatik izango da ez zaidala iruditzen hogeita hamar urte joan direnik 1978ko uztailaren 8 hartatik.
Duela astebete-edo -prentsak horren berri eman zuen- batzar bat egin zen Sarrigurengo elizan (???) Eguesibarko ikastetxe publikoetan D eredua aldarrikatzeko. Duela hogeita hamar urte bezalaxe.
1978ko uztailera itzuliz, justizia administrazioarentzat orduko gertaerak ez ziren jazo. German eta Josebaren hilketek, dozenaka zaurituek, ez dute merezi izan arbuiorik txikiena ere epaileen aldetik. Eta epaitegiek eta epaileek justizia egiteko eta ordaina emateko gaitasunik eza eta porrota erakutsi baldin badute, zer esan beharko genuke administrazio publikoei buruz! Bakar batek ere ez die leku txikienik ere gorde trantsizioko biktimen artean sartzeko; hilketa haiek ikertzeko eta argitzeko mugitu ere ez dira egin; nola eskatuko dute, beraz, barkamena beraiek ordezkatu (eta sustengatu) duten sistema politikoaren egintzengatik!
1979ko otsailean, Herri Batasuneko Mahai Nazionaleko kide gehienak eta LKIko Batzorde Nazionalekoak atxilotu eta kartzelatu egin zituzten Langraizko espetxean, berena zuten adierazpen askatasuna erabiltzeagatik. LKIkoen artean, Patxi Urrutia zegoen. Gaur, ia hogeita hamar urte geroago, ezker abertzaleko buruzagiak, Urrutia bera barne, egoera berean daude. Marmotaren eguna film amerikar horren modukoa da; Bill Murray aktorea egunero egun berean esnatzen da, egun bera egunero bizitzera kondenatuta. Sisiforen mitoaren berrikuspena.
Baina dena ez da berdin edo antzekoa; gai batzuetan okerrera egin du egoerak. 1978. urtean, Iruñeko jaiek gune herrikoiak zituzten; gaur, Unión del Pueblo Navarro-k, gertaera haiek jazo izan ez balira ziurrenik boterean egongo ez litzatekeen alderdiak, jai alternatibo eta herrikoiak antolatzeko lur publikoa erabiltzea debekatzen dio Gora Iruñari, eta, bitartean, gure hiria multinazionalei saldu die, era guztietako enpresei, eta osasunarentzat kaltegarri diren edariak promozionatzen ditu. Hiria eta jaiak bertako herritarrei arrotz egiteraino aldarazi ditu; kontsumismoa eta uniformitatea saritzen ditu eta kritika eta disidentzia zigortzen.
Orduan bezala orain ere, krisi hitza entzuten dugunean badakigu zertaz ari diren: enpresarien, aurrezki kutxa eta bankuen eta enpresa multinazionalen irabaziak espero baino gutxiago haziko dira (hau da, mozkin gutxiago aterako dute), eta horren ondorioz, langabeziak gora egingo du, lan baldintzak okertu egingo dira eta gure soldatek ez dute igoerarik izango, aurreko urtekoen moduan geratuko dira, izoztuta. Erosteko ahalmena galduko dugu, noski, premiazko lehen mailako produktuak garestitu egingo direlako.
Horregatik guztiagatik iruditzen zait ez direla hogeita hamar urte igaro; horregatik guztiagatik egiten zait ulergaitz hainbeste denbora igaro dela ikustea.
Gauza gutxi batzuek gogorarazten didate denboraren joana: Germanen hutsuneak; ahanzturaren aurkako urteotako borrokak; gure lagunaren hilarria berriro jartzeko mobilizazioek; egia jakiteko, justizia egiteko eta ordaina lortzeko herriko sektoreek egin dituzten ahaleginak; eta, bereziki, buru gaineko ile urdinduek. Horiexek laguntzen didate denboraren joanaz jabetzen, eta horrexek gogorarazten dit gure borrokan datzala denbora hori bizitzea merezi izatea.
[Berrian argitaratua]
Gaurko egunarekin, duela hogeita hamar urte, Hegoamerikan erraten duten bezala, hiri hau apalizatua izan zen. Bortizki apalizatua. Ondorio lazgarrienak German eta Josebaren heriotzak, hamarnaka zauritu eta jaiak haustea izan ziren. Urtemuga honetarako argitaratu den dokumentalean, horretaz gain, tratu txar hark sortu zituen ubeldurak ere erakusten dizkigute. Denbora honetan zehar etengabe sortu diren ubeldurak eta urradurak, gaur egun ere azaleratzen jarraitzen dutenak. Sorrarazitako traumatismorik handienak Unión del Pueblo Navarro du izena. Erasoa suertatu eta gutxira jaio zen eta hor dirau, gure hiria aldatu nahian temati, hiri benetan kontserbadore, uniforme, gris eta espainiarra bihurtu nahian. Jo mugan paratzen zaion lehendabiziko edari gasdunarekin negozioetan ibiltzeko duda izpirik ez duena Gora Iruñako herri taldeei besta hauetan zehar bere ekitaldiak antolatzeko Takonera erabiltzea debekatzen dien bitartean.
Iraganiko denborak ez ditu zauriak itxi. Aitzitik, sakondu egin ditu. Gaur hemen uztailaren 8etan parte hartu duten lagunek hemen behar zuten egon baina, haien borondatearen kontra, ezin izan dira bertaratu, espetxeraturik baitaude libreki haien ideiak adierazteagatik, gure herriarendako askatasun eta demokraziaren alde egiteagatik.
Hogeita hamar urte hauetan nahi izan dute gertaera haiek ahantzi ditzagun, gure oroimenetik ezabatzea nahi izan dute, modu horretan, bere zigorgabetasuna bermatzeko eta gu erasotzen segitzeko. Basakeria polizial eta politiko hura egin zuenarendako immunitate osoz garbitzen ahal baldin bada, diseinatu eta planifikatu zuenarendako inolako erantzukizunik gabe garbitzen ahal baldin bada, zergatik ez jarraitu pertsona disidenteak espetxeratzen, talde politikoak ilegalizatzen, adierazpen eskubidea murrizten, herritarren talde eta mugimenduen lana oztopatzen, gizartearen funtsezko zati baten ordezkaritza eta lan politikoa ebasten, errepresioa, torturak, tratu txarrak, dispersioa… mantentzen?
Horregatik erresistentzia inportantea da oso. Haien hiriaren eta gure oroitzapena ebasteko saioak bertzerik ez diren haien monumentuen aitzinean guk gure ikurrak, hilarri hau bezalakoa, mantentzea. Ahazteari amore eman ez diogun seinale baitira. Lan hauek gertaera haiek ekartzen dizkigute gogora eta, bidenabar, isiltasun, gezur eta zigorgabetasunaren erdian garbitzeko egin dituzten saioak errefusatzen ditugula irudikatzen dute. Lan hauek oihukatzen diote entzun nahi duen orori: Herriari eraso egitea errendimendu politikoak lortzeko berriro ere inoiz ez! Galdera bat botatzen digute, pertsona aunitzen buruan darabilena: Sistema honetan ez al dago epaitegirik, instituzio politikorik gertaera haien bidegabekeria aitortzeko gai denik, barkamena eskatzeko gai denik, errudunak aulkian esertzeko eta sortutako kaltea ordaintzeko gai denik? Ez al du herri honek dagokionarengandik kalte ordainik merezi?
Iraganiko hogeita hamar urteen ondoren gauza bat arras garbi ageri da: EZ DAITEKE DEUS ERAIKI AHAZTURA, ISILTASUN ETA ZIGORGABETASUNAREN GAINEAN ETA EZ GAUDE PREST HONEK HORRELA JARRAI DEZAN.
Mezua gardena da: borrokan segitu behar dugu EGIAREN, JUSTIZIAREN ETA ORDAINAREN alde. Hilarria berriz paratzea lortu dugun bezalaxe, orain geure buruari planteatu behar diogu gure esfortzuak bikoiztu egin behar ditugula honetan. Gure ahalegin kolektiboarekin, hogeita hamar urteotako parte hartze handia mantenduz, denon artean lortuko dugu. Aurrera!
GERMAN, JOSEBA GOGOAN ZAITUZTEGU!
HERRIAK EZ DU BARKATUKO!
APURTU.ORG Nafarroako Amnistiaren alde eta Errepresioaren aurkako gunea da.
Sanfermines 78 gogoan!, Iruñeko peñek eta Nafarroako Amnistiaren aldeko Mugimendua Uztailak 8rako deialdietan parte hartzeko gonbidapena luzatu dute.
30 urte iragan dira nafar herriak eta Euskal Herri osoak pairatutako erasoaz geroztik. Gertaera ez zen kasualitatez suertatu: Estatu erailketa izan zen. Ohartarazte bat izan zen konstituzioari buruz egiten ari zen eztabaidarako eta Nafarroaren etorkizunaren aurrean.
Gertaerak begi bistakoak izan ziren arren, ez zuten inongo erantzule salatu, prozesatu ez eta kondenatu ere. Orduz geroztik gaur arte izan diren gobernuak eta instituzioak gertaera haiek isiltasun mantuarekin ezkutatzen saiatu dira, erailketa haien egia ezabatu nahian.
Isiltasun horren gainean ezarri da jasaten dugun gaurko sistema politikoa. Askatasunei bidea ireki ordez, 30 urte beranduago ikusten ari gara oinarrizko eskubideak direnak, antolaketa, manifestazio, bilkura, adierazpen eskubideak, besteak beste, nola murrizten ari diren. Amnistiaren aldarrikapena isildu nahian, eskaera hau antolatzen duen Mugimendua zigortzen dute.
Herri talde eta kolektiboen esfortzuari esker 78ko sanferminetan gertatu zena herri honen oroitzapenerako berreskuratzea lortu da. Orain da jasandako bidegabekeriarengatik justizia eta ordaina eskatzeko momentua. Gauzak horrela, animatzen dugu Iruñeko herria uztailaren 8rako iragarritako ekitaldietan parte hartzera.
EKITALDIAK
Eguerdiko ordu batetan, hilarria dagoen tokian, hau da hemen bertan, ohiko kontzentrazioa egingo dugu. Aurten, hilarria berreskuratu ostean, eta gertaeren XXX. urtemuga betetzen denean, EGIA, JUSTIZIA eta ORDAINA indar gehiagorekin aldarrikatzeko asmoarekin.
Ekitaldian, eremu kultural, artistiko eta sozial desberdinetako pertsonek eta taldeek musika, bertsoak, eta dantzaren bitartez parte hartuko dute. Bertan ere, gertaera honetarako ekoiztu den “Hilarria” izenburuko kanta, Fermin Valenciak zuzenean abestuko du eta, amaitzeko, komunikatu bat irakurriko da.
Halaber,bertan, plataformak XXX. urtemuga dela medio, atera dituen zenbait material lortu ahal izanen dira ere.
Arratsaldean, gertaera horien oroimenean, zenbait adierazpen egonen dira Peñen partetik: besteak beste, zezenketa hasieran, minutu bateko isil aldia, 1. zezena toreatzen den bitartean, musikarik ez jo.
Zezenketa amaitzean, 8′30ak aldera, Germanen hilarritik pasa ondoren, ohiko kalejira eginen da.
Oroitarria, piedra de toque (info) dokumentala dakarren DVDa salgai dago jadanik. Dokumental horrek 78ko sanferminen esanahiari buruz hitz egiten du, bai garai haietan, bai gaur egunetik begiratuta.
Argitaratu den DVDan, estra bezala, bi bideo gehiado daude:
· Sanfermines 78 (Eguzki Bideoak. 1998. 21 min.) ikusi
· Olerkiak (Ohiane Contreras Zubillaga. 2008. 4 min.)
DVDa honako lekuetan dago salgai, 10 eurotan:
LIBURUDENDAK: Librería Abarzuza, Librería Ainara, Auzolan San Gregorio liburudenda, Auzolan Autobus Geltokia liburudenda, Auzolan Tutera liburudenda, Librería Casa del libro, Xalbador liburudenda, Librería Gauzak, TBO Cómix, Xalem Liburudenda, Orrega liburudenda, Ttartalo liburudenda, Maeztu liburudenda, La Hormiga Atómika Liburuak, Librería Unzu
TABERNAK: Garazi taberna, Bar Lanbroa, Bar Mesón de la Nabarreria, Bar Mesón de la tortilla, Bar Pamplonica, Bar Toki-Leza, Bar Zuriza, Bar Nicolette, Bar Alegría, Bar Txinparta, Bar Imanol, Bar Zaldiko, Bar Basajaun-Atarrabia, Bar Toki-Eder, Bar Basajaun-Errotxapea, Ipar Gorri taberna, Ezpala taberna, Akelarre taberna, Harpea taberna,
BESTELAKOAK: Karrikiri Elkartea, Kurianet Cybercafé, Potemkin Filmoteka, Landare Elkartea, Growshop La Mota
POSTA ELEKTRONIKOA: erosi
Sanfermines 78 gogoan herri ekimenak salmentan jarri du 78ko Sanferminei buruzko postal bilduma. Bilduma honek Burlatako kultur etxean ekainan erakutsitako obrak eta idazalanak elkartu ditu postaletan.
“1978-2008ko Sanferminak” postal bilduma 6 eurotan saltzen da.
HILARRIA
Abeslaria: Fermin Balentzia
Musika: Mikel Elizaga
Hitzak: Fer Izquierdo
Abestia deskargatu: hemen